XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

xiberoko botzak bere sartzea egiten dü

Xiberoko botzaren sartzea da egün danik aitzina.

Üdako tenoretarik landa, üsatüzko tenoreak arrajiten dira erran nahi beita goizanko 6ak eta erditarik egüerdi artino.

Xiberoko Aktüalitatea, kantore eskeintzak eta xiberotar kantoreak ahatze gabe ostirale orozko joküak, üsatü programa proposatüko zaüzüe

Kanbiamen nausiak kroniketan jinen dira zapping, allande zokarrozen kronika eta Robert elizondoren istoria kronikaz gain, aurten hiru kronika berri horra beitira

« Potiko beltza » astez asteko eleberri radiofonika bat, « haurren kronika » asteazkenez eta « xiberoko botzaren 40 urteen kronika ».

Denak xiberoko botza webgüne eta facebooken atzamaiten ahlko dütützüe

Iulen Guiresse aurtenko xiberoko botzaren koordinazalea: 

Previous Next

« Caubet gogoan » izeneko diska liburuxka elki berri da, hortan Altzaiko Pettiri Xübükori omenaldi bat eginik da.

2019an ikusgarri bat egin züen J.M Bedaxagar, Ttittika Recalt ta Juan Mari Beltran soinu egileak.

Beren ikusgarrietarik oren bateko entzüngeia baita besterik bildurik dira lan hortan.

Hortan parte hartu düan J.Mixel Bedaxagarrek lan horren eta süstüt Pettiri Xübükotaz xehetarzün emaiten deikü.

Oranokoan diska ez da salgei bena dagün asteetan izan behar lizate.

Arren salgei datekealarik aipatüko deiziegü !!

Previous Next

XVIII. mentean Etxahunek bere egünoroztakoa kontatzen züan kantorez. Egün orano kantatürik diren kantoreak dira « ürxapala » bezala edo « Barkoxeko eliza ».

Kantore horietarik partitzez, püblikoa Topet Etxahunen mündüan eta historian sarrarazi düe Gaztelondon Zer Berri ikusgarriarekin.

Müsika tresnetarik lagüntürik, soinü desbardin elibat ere gehitürik eta kantoreetarik partitzez beste testo elibat izkiribatürik plantatü düe ikusgarria.

Previous Next

 Setemearan 4 an egünaldi kültürala proposatzen deiküe Xizterra zaharrean !

Muskildiko Xizterra zaharraren arrabiziarazi nahian, talde bat mobilizatü da kültüra güne baten plantatzeko. Ideian düe artistentako residentzia güne baten egitea, dantza edo antzerkian trebatzeko gela zonbaiten presatzea. Eta gaüaldi antolatzea.

Antolatzen düen lehen egünaldia da « Elixagaigai ».

Gillen eta Maritxu negelua alkarteko kideak: 

Chill Mafia taldeaz berri zonbait

Asteburu hontan, Chill Mafia taldea xiberoala jin da Zinkan kontzertü baten emaiteko. Hortaz baliatü gira kantarietarik batekin alkarrizketaren egiteko. Beñat edo "Kiliki Fresko" :

Aipageiak :

1mntik 4 mntetara : taldearen aurkezpena eta Euskal kantuarekin harremana.

4.mnetik goiti : Kultura, tradizioa eta euskara

6.mnetik goiti twittereko polemika

7, 50mn etik goiti Kai nakai taldearekin polemika eta raeggetoiaz

13. mnetik goiti EHZ-ko kontzertuaz eta gertatutakoaz

20mnetik goiti pintadak

26.minutetik goiti hurrengo proiektuak

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan