XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

osagarri agiria ez date galteginik!

Urtoroz bezala Mauleko espartiña egileak hor dirateke, urtearen kurtsean egin guxtü güzietako espartiñen saltzeko.

Espartiñak nola egiten diren ere ikusten ahalko da plaza erditan.

Horietaz gain prefosta, lasterketa bat espartiñek tennis-ak ordezkatürik, merkatü, ostatü, müsika eta beste.

Merkatüan paseatzeko osagarri agiririk ez balinbadate behar, erakusketan sartzeko edo ostatüan burrat baten edateko baitezpadakoa dateke.

Aurtenko berrikuntza, espartiñen egiteko hoinez mügazgaintitik horra ziren ainheretaz erakusketa bat proposatüko dü Ikerzaleak alkarteak. ostiralean robert elizondok hortaz haboro erranen deikü.

Loui Labadot: 

Previous Next

Bruno Gorre Mauleko espartiña egile ohi familia batetakoa da. « Pascal Cherbero et l’espadrille souletine 1871-1954 » libürüa izkibatü dü : artxiba eta notarieko izkibü zahar eli batetarik partitzez.

Pascal Cherberoren arra-arra-semea da Bruno Gorre. Bere arbasoa espartiñaren egitearen mekanizatzearen lehenetan zen, Mauleko lehen elektizitatearen egiteko zentrala hidroelektrikoa plantatü züan.

Libürü hontan, Pascal Cherberoren üsinaren historiarekin batean, espartiñaren historia ere deskubritzen ahalko düzüe. Artxiba puzka, argazki eta marrazkiz ilüstratürik da ere.

Libürüa Mauleko Lespy-enea, Sohütako Etxart libürütegian, Mauleko turisma bülegoian eta Donapaleüko Bordaenean salgei da.

Bruno Gorre-ren alkarrizketa llabürra

Bruno Gorre-ren alkarrizketa lüzea 

Previous Next

Ostrial arrats hontan Hebentik alkarteak Hebenko ta Hanko artisten topaketa antolatzen dü Urdats Santa Graziko elizan 9tan.

Lehenago, arrestiriko 5etan elizaren bisita badate Robert Elisondo historialariarekin, gero herriaren bisita Dominique Iladoy'k lagüntürik (osoki eüskaraz!).

Mixel Etxekopar: 

Sonü tresnen ezagütza:

Kantore puzka ttipi bat:

Izenen emaiteko deit 06.45.32.80.89 zonbakilat (erreserbatzea beharrezkoa!!)

4. eta azken emanaldia zen igante hontan, eta lekü beno jente haboro bazen Abdelkader pastoralean.

J.Louis Davant herritarra ta pastoralaren idazleak omenaldi berezi bat üken dü:

Azken kantorea:

 

 

Dantzan.eus webgunea ezagützen düzüeia?

Dantza ardatz nausi bezala hartürik, https://dantzan.eus/  webgüneak Eüskal Herriko ikusgarrietako argazki eta alkarrizketak proposatzen dütü. Alkartearen egoitza Eibar herrian plantatürik da eta 3 langileek webgünea joanarazten düe. Xiberoko maskaradak eta pastoralak jarraikitzen dütü ere bai. Horietaz erreportajeak proposatzen dütüe.

Langilea den Amaiur Aristi pastoralean kütxatü dügü :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan