- Kultura
- Agerraldiak: 1806
Gorderik egon den Xiberoko hondarea gureganatzen deikü Ikerzaleak alkarteak.
1914ko gerla, eliza erromanikoak, Mauleko gaztelüa, harrimahainak, espartiñagintza… hona, besteak beste, orai artino Ikerzaleak alkarteak bürütü dütüan ikerka lanak. Azken denbora horietan, bi ildo nausitan ari da. Alde batetik, Jean de Jaurgainen eta Jean Vignéren artxibo edo goititzeen ikertzen. Lehenaren kasüan milaka dokümentü badira, zaharrena, 11. mentekoa delarik. Bigerrenak, aldiz, xiberotarrek Hego Ameriketala eta Estatü Batuetara herbestetzea dü aipatzen. Bigerren lan ildoa, berriz, hilaharrien eretzekoa da, besteak beste bide bazterretan edireiten direnak. Ikerzaleakoek dioienez, harri horietarik honenbeste Xiberoan agitü diren ehaiteer lirateke lotürik.
Michel Colas :
Robert Elissondo alkartebürüa :