- Kultura
- Agerraldiak: 2121
Joanikot pastoraleko kargüak emanik!
2017 hontan Altzai-Lakarrin emanen den « Joanikot » pastoralaren kargüak emanik izan dira iragan neskenegün gaüan. Erik Alzazebe dateke « Joanikot », « Hostako Maia », Joanikoten emaztearen kargüa Paskale Aramburuk eramanen dü. Bi kargü nagusi horietaz gain beste hamar bat kargü handi emanik izan dira, gizon eta emazte desbardiner. Sylvie Sobiet, Xantiana eta Marilyn Rekalt, Mixel Axigar, Nikolas Urruti, Philippe Xuburu besteak beste errol handi bat düe. Lehen Perediküa, Dominika Etxebarneren gain dateke eta Azken Perediküa, aldiz, Geneviève Etxebarne eta Marie-Hélène Errezarretek emaitekoa. Orotara 75 aktür, horietan 15 bat haur ariko dira pastoral hontan.
Arberuako « Joanikot » pastoralaren historia 1521. urtearen üngürüan agitzen da, Nafarroako konkistaren urteetan eta « Joanikot »-ek Donibane Garaziren setiatüaren defentsan parte hartü züan.
Pastoralak 18 jelkaldi dütü, 13 kantore eta dantza andana bat. Joana Etxartek idatzi düan Arberoako Joanikot pastorala, Altzain, üztailaren 30ean eta agorrilaren 6an emanen da.
Jean Pierra Recalt errejenta kargü emaiteetzaz mintzo :
Joana Etxart idazlea historiaz mintzo :