XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Urte oroz bezala üda bürüa (solztizioa) ospatürik izanen da xiberoko hainbat mendi kaskoetan ostegün gaü hontan.
Düala 15 bat urte, arrapiztü zen hitz ordü hori, arramaiatzaeren 23a, Jondane johaneko süak, edo üda bürüaren ospatzeko. Eta urtez urte lekü hanitxetan hasi da egiten.
Eta egün hartako kantore berezi bat bada, brale baten gisan dantzatzen eta kantatzen ahal dena. « urteak jinik eta bihikatzen bata bestea oldarri ». (Amaren alabak eta xiberoko dantzak disketan entzungai) :
Mixel Etxekopar:


Maidalenan : hitzordüa gainen gaüko 8etan, pikenikarekin. Eta müsika tresnekin  ere bai!
Irabarnen Xardeka : hitzordüa Gotaineko salan 19.00 hoinez joaiteko, 20.00 otoz joaiteko, pikenikarekin (gero 10 minuta ebiltez)
Gaztelaia : Hitzordia Gaztelai mendian dateke gaiko 8 etarik aitzina eta bakotxak bere piknika ekarri beharko dü.
San Antoni : San Antonirat heltzen ahal da oinez edo autoz. Ogiartekoak ekar ezazüe !
Zalhagaine püntan: Hitzordia 8 orenetan Bosmendietako bidean  pikenikarekin. (10-15 minuta ebiltez)
Süak piztüko dira ere Barkoxen (Ahargo) ,  Larrainen (Betzüla) eta Baxe Nafarroan (Orgamendi, Behorlegi...)
Igaran urtetan, süak izan dira ere Hitaborda Maulen, Ainharben Lapitzagan, Ozazen Lomendin , Gaztelütxagan Ürrüstoin, Eskiulan Mandelü , Urdinarben San Gregorin, eta Amikuzen Soihartzen...

San Antoni Egüna ospatüko da arramaiatzaren 19an Igantearekin Muskildin.
Aurten ere Muskildi Bizirik alkarteak ebiltea, bertso, janari, kantore eta haur joküz osotürik egitarau aberatsa proposatzen deikü.
Kantaldian, aurtenko Kantü Txapelketan saristatürik izan diren kantarietaz gain, Aguxtin Alkhat Baxenafartarraren botza gozatzen ahalko da.
Denbora ederra lagüntzen badü beraz, egünaldi zinez eder bezain goxuaren mentüran gira igantean San Antonin, ebia balitz animazioneak Muskildiko Posonpesenea herriko salan iraganen dira.
Popol Bosq Muskildi bizi alkarteko kidea:

Arrakasta handia bildü dü atzo Baionan emanik izan den  Katalina de Erauso pastoralak .
Goizetik jentea bildü da karrika ützüliaren egiteko eta xiberotar hanitxek bidajia egin düe pastoralaren ikusteko.
Katalina de Erauso-ren bizitzea gertakariez beterik izan zen , sortez gipuzkoarra , komentü batetan haurrean ezarik, ezkapi zen eta bizitzea gizon arropan eraman züan .
 Hots bere bizia trajedia bat izan da eta pastoralean, Katalina de Erauso en kargüa  izigarri ontsa eman düe  Miren Elkegaray eta Graxiana Castillon ek.
 Pantxika urruty barkostarsak lehentze joanarrazten züan errejentsa kargüa .
Orai pastorala berriz emanik izanen da Donostin seteme hatsarrean.

Pantxika Urruty errejenta:


Ikusle zonbait:
Jean Pierre Recalt:

Luxi Etxekopar:

Jean Bordachar:

Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainarbe eta Xarrikotapeko gazteek, Maskarada emanen düe 2017an!!! Iragan ostiralean egin da Xiberoko Jauna alkarteko biltzar nausia eta urteko bilana.
20 bat neskatil eta potiko motibatürik agertü dira maskarako xedearen bürüala eramaiteko.
Alkarteko aktibitateen 2015eko bildüma ere egin da.
Dantza eskola 42 ikasleekin eta 3 erakasleekin ontsa ibili da. Kantore saila ere ontsa fonkzionatü dü 12 parte hartzaleekin. Agian bildüma hortan itzal bakotxa izan da Eüskara kurtsoen bilana, 15 ikasleetarik 3etara ttipitü beita taldea.
Alkarteko ardüradünek esperantxa düe, Maskaradaren xedea builta bat emanen diola sail honi.

Margot Faury:

Jente hanitx bildü da maiatza tauladaren 14. Edizionearentako
Aurtenko Maiatza tauladan festibala ürrentü da neskenegün hontan, Jai alai an emanik izan diren ikusgarri arrakastatsüekin.
Ostiralean, maule gainean, estrena ofiziala hasirik (astehartetik eskolentako hainbat aktibitate proposatürik beitziren), jente hanitx hüllantü zen bi ikusgarri akrobatikoen ikustea.
Neskenegünean, egüna ontsa igan ondoan,  gaüekoa leküz kanbiatzea erabaki dü Mauleko kultur batzordeak, ebiaren lotsaz. Horrentako Jai Alai-an igaran dira ikusgarriak eta berant aminibat hartü dü gaüaldiaren hatsarreak. Halere jenteak egon dira ürrentzeala arte. La famille vient en mangeant antzerkia eta Negua dantza ikusgarriak animaleko arrakasta bildü direlarik.
Jente hanitx bildü da aurtenko edizione hontan. Eta antolazaleak hortaz kontent dira
Chrystelle Mange :



Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan