XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Uztaila ürrentzeala arte Agerrian kirol kurtso hartzeko parada eskeintzen deizie Luisa Queheille eta Juliette Lougarot’ek.

Hainbat hilabetez korona planetarekin gelak zerratürik baziren, igaran astetik aitzina Agerriako gela batetan jarraikitzen ahalko dütützie züen gihar indartzealdiak ;

Xehetarzünak Luija Queheille erakaslearen eskütik:

Interesatüek deit Luisa: 06.79.08.98.42   / Juliette: 06.50.53.81.24

Setemetik aitzina Mika Fitness gelatik dirate kurtsoak.

Previous Next

Herriko bozen lehen ützülian 15 jargietarik 7 baizik ez ziren trenkatürik izan.

3 oraiko meraren zerrendarentako eta 4 oposiziokoentako izan ziren.

Horiek hola, bigerren ützülian 8 jargia dirate joküan.

Christain Berçaits mera:

Sandrine Juareguy:

Igan urtean 37 talde baziren, aurten 64 bikotek parte hartzen due Urdinarbeko eskü-hüskako trinketeko lehiakan!

Hainbeste taldeko lehiaka bat 3 hilabetez urrentzeko aurten aste orotan badirate 3 partida, gauko 6.30tarik aitzina, (partida bakotx oren 1).

Xahatzeko güneaz gain, jateko günea ere badate, aste hatsarrean ere bai, Chistera edota Urdiñarbeko herriko ostatüan. Hortako jatetxea aitzinetik deitzea hobe, segürtatzeko..

Previous Next

Igaran urtean ez bazüan honartü, aurten bai!

Departamentü heinetik, eskualde heinealat igaiten da Gotaine Irabarneko Gaztiak saskibalo taldeko potikoen lehen taldea.

Iban Onainty jokülaria:

Jente andana bat Cesta Puntarentako Mauleko Jai Alaian

Aspaldi ez zen hainbeste jente hüllantü Cesta punta partidentako Canal + telebista kateak du Pro Tour lehiaka antolatü zazpi Jai Alai desbardinetan. Igaran astean Pro tour’eko finalerdiak igaranik, 200 bat jenteekin; igante hontan 500 bat hullantü dira finalen ikusteko. Azkenean 2. Heineko finala 1. Heinekoa beno ejerrago izan da. Audela 2.ekoan 2 xiberotar baziren (Damien Ourthe ; Gillen Oyhenart) Azkenean 1. Heinean püntü bakotx batez nausitü dira Patxi Tambourindeguy - Pierre Etcheverry / Mikel Egiguren - Stéphane Amati-ren eretzean. Jente hüllantzeaz gain, telebista katearen bidez Maule eta Xiberoaren irudi ejer baten emaitea kausitü düela uste dü Mauleko pelota batarzünak. Cedric Samalbide :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan