Berriak

Igaran neskenegünean igaran da SAM Pelotako biltzar nausia. Urteko bilan gazi gozo bat egin düe, kirol alkarte oroentako bezala, urte gaitza izan beita. SAM pelotak : pala, eskü hüska eta chistera kurtsoak emaiten dütü eta aurten arra entrenatzeko baimena üken badüe abentütik, txapelketarik eta partidarik ez izateak pelotakari zonbait usuarazi dütü. Azken urtetan lizentziadün zionea goratzen bazen, aurten 166etara (igaran urtean 204) apaltü da. Bena esperantsa düe txapelketak arrahasiko düelarik, arrajinen düela.
Sos aldetik galtze aminibat üken düe, bena halere hobetüko dela ondoko hilabetetan segür dira. Trebazaleak eta lagüntzaileak txerkatzen dütüe halere, pelotaz jakingoa güti ükenik ere, harremanetan sartzen ahal da alkartearekin.
Bulegoan :
Ko-lehendakariak : Cedric Samalbide eta Jean Marie Challa
Soszaina Pierre Fadueil
Idazkaria Benat Negeloua
Beste : Jean-Pierre Betbeder
Cedric Samalbidealkarteko eta Beñat Negeloua :
Xiberotar bat baionan !!
Bazen urte zubait orai ez zela haboro xiberotarrik sartü Baionako rugbi taldean
Dagün urtean kanbiatüko da, intsegü bat egin eta, « espoir » kontratü bat kauxitü beitü Arnaud ERbinartegaray Mauleko zentro edo gibelariak.
Aurtenko kontratüa ez zaio orano hunhartürik izan bena bertan pikoan izan behar lüke jokatzeko
Hatsarre batez esperantxa « espoir » heinean ariko da, bena egiten ahal lütüzke agertze zunbait profesionaleekilan
Arnaud Erbinartegaray:
Benat Queheille:
Benat Queheille saso eküatzeaz:
192 bizikletari baziren Essor Basque lasterketan.
Igantean 5. eta azken etapa honen irabazlea Romain Feuillu profesional ohia izan da.
Essor Basque lasterketa osoaren irabazlea Sandy Dujardin izan delarik.
Bernard Morlas antolazaleak egünaren bildüma bat egiten deikü:
Atzoko etapako lehen eüskaldünak Alberto Serrano, Caja Ruraleko ekipekoa 10. ürrentu du eta Xabier Isasa, Laboral Kutxakoa 12.
Kevin Arhie ari zen xiberotar bakotxak 63. urrentü dü egunko etapan.
Txirrindulariak.com izeneko webgüneak segitu dü, horren eramaile den Gorge Garcia elkarrizketatu dügü :
Biarritzeko « open France » zesta punta lehiaketak nahasten dütü 22 urte peko gazte hoberenak eta profesional heinekoak.
Gaur (ostegüna) 6ak eta erditan finala jarraikitzen ahal da xüxenean facebooken « open de France » eko ostoan.
Finala hontan bi xiberotar : bata gazte hoberenetan Getariako Laduche profesionalarekin ariko dena
Bestea aldiz Kevin Iturria profesional heinekoa da eta gazte batekin ariko da
Proba Mauleko zesta punta eskola beti püntan (hihi) dela.
Generazioneak/belaunaldiak jarraikitzen dira eta generazione bakotxak bere txapeldüna elkitzen dü
Guillen Oyehenart arrokigesa entzüten dügü:
Bizikleta lasterkaldi hanitx ezeztatürik izan badira ere, Essor basque bizikleta lasterkaldia erdi-profesionala denez baimena üken düe prefektüratik. Usatüzko 5etapak izanen dira :
Neskenegünean barantailaren 6a "Boucle de l'Essor" Tarnos-Bokale
Igante 7a "Circuit de l'Essor" Kambo-Larresoro
Ostirale 12a "Baxe Nafarroko ützülia" Donazaharre-Donapaule
Neskenegünean 13 Donibane-Garazi Gamiako lepotik igaitez
Igantean 14a "Trophée de l'Essor" Maule
Christian Bibal lasterkaldiko antolazalea eta Mauleko herriko etxean kirol ardüradüna den Alain Orduna entzungei :
