Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Aste hontatik aitzina urte osoan trebatzen jarraikiko beitüe. Orai arte emaitza izigarri honak bazütüen üdan baizik ez aritzez. Ordüan esperantxa da dagün üdako emaitzak hobeagoak diratekeala. 2011an igeskagia berria plantan jarri ondotik emaitzak urtez urte hobetüz doaz ; hola jarraiki behar lüke astean 3 trebaketa eginen beitütüe. René Castel trebazalea :
Bada urte zonbait jadanik Canal + telebista kateak proposatzen dütüala zesta puntako partida zonbait. Erran behar da egiazki telebistarentako hun den kirol bat dela ikusgarri beita eta zaletarzüna sortzen dü. Hartakoz, Maule, Garazi, Donibane Lohitzüne, Paue, Hossegor, Bordele eta Miarritze bezala, haütatürik izan da “pro tour” txapelketa hortako etapa baten izateko. Pelotakari hoberenak bena ere hoberenetan sartzeko heinean lizatekeana bildüko dira bi saldoetan: elite 1 eta 2 Maulen azaroraren 1, 2 eta 10an izanen dira hitzordüak final erdientako eta finala handientako. Beñat Negeloua :
Beñat Marmissole Atarraztarra mündüko seigerrena da trail skyrunning txapelketan. 21 eta 70 kilometren arteko lasterketak dira petigoa gaitzekin skyrunning delako txapelketan. Düala bi urte bere ebilbidia abiatürik, bere Frantzia heineko emaitza huneri esker, sasu xuri bat bizitü dü Beñatek. Aurten aldiz lehen postüak baizik ez dütü ikusten, irabazle Bulgarian edo orano bigerren Italian. Sasua atzo ürrentü da xiberotarrarentako eta mündüko seigerren ürrentzen dü profezional hanitxen aitzinean. Beñat Marmissole :
Igandean Frantziako zelekzioneak bere final laurdena galdü dü, eta etxerat sartzeko mementoa da xiberotarrarentako. Partida oroetan sartü da Camille eta bere ekarpena egin dü, izan multxoko partidetan Argentina eta Ameriketari kuntre. Dezepzione gaitza izan da Galeseri kontra galtzea, bena esperientzia osoki bizitü dü Camillek, mentüraz bere azken partida beitzen Frantziako zelekzioarekin. Azaro hatsarrean arrahartü behar lüke Clermont-eko taldearekin. Camille Lopez:
Ez düe aurten 4. ützülüaren heina igaranen Mauleko Zanko Balu taldeak. Erran behar da talde gotor baten kontre ari zirela : Genet d'Anglet izenekoa. Hau 3 maila gorago ari direlarik. Jente andana zelai bazterretan, eta partida ejerra egin düe Mauletarrek. Nahiz eta 6 eta 2-ko emaitzarekin ürrentü den partida. Orai akitaniako kopan sartürik dira eta hor ere bai talde azkarren kontre erorten ahal dira. Allande Uthurralt eta Jakes Jaragoyhen heben entzüngai, partidaren ondotik :

