XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Urdiñarbeko lehiaka berpizten!

Urdiñarbeko trinketean eskü hüskako lehiaka berrian izen emaiteko, azken egünak dira ! 3 hein ezbardin badirate, eta denentako pelota goxoa. Lehiakan, parte hartzeko izenak abentüaren 9a gabe eman behar dira. Hortako deit : Eric Etxart edo Pette Etxegarai antolatzaileak. Eric Etxart:

Xibero Trail lasterkak, hemen gaintiko lasterka ezbardinen artean, bere leküaren egitea kausitü dü.

2018an 4. edizionea antolatü züan ber izeneko alkarteak, eta haren bilan oso baikorra egin dü, neskenegünean Larraineko Logibaren egin züan biltzar nausian. Maratoia ala lasterka llabüragoen egiteko 700 parte hartzale hüilantü ziren iragan üdan. Denbora eder lagün, Larraineren üngürüko bazter ederrez gozatü ziren bai lasterkalariek, baita ere jin ziren so egile güziek. Erran behar da alkarteak lan haundia egin züala komünikazioan lasterkalarien erakartzeko, web güne bat sortzez besteak beste. Ekonomikoki ere positiboa izan beita bilana, antolatzaleek baieztatü düe dagün urtean 5. edizionea antolatüko düela, 2019ko agorrialaren 3an. Hervé Amestoy :

SAM ziklismako emaitzak edertü dira aurten !!

Bi departamentüko titülü, lau lasterkaldi antolaturik, beren bilanaz botzik agertü dira Bildozen egin den beren biltzar nausian. 55 bat lizenziadün aurten, haboroxik ziklisma eskolan, ondotik ez beita aija potiko ta neskatilen begiatzera. Entrenamentüak kanbiatü dira, bidaje zonbaitekin gaztetxo heinetik aitzina, eta lasterkaldi hanitx ere egiten dira hegoaldian, hobeki antolaturik direlakoz Alain ARHIE presidenta:

kirolak181112:

kirolak 181015:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan