XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Adrien bordenave eskiulatarrak saso abiatze ederra egin dü

25 urtetan, xiberotarra Baionatik eta Oloruerik igan da, Colomiers-rat heltzeko iragan urteaz geroztik. PROD2ko txapelketako 5 partidetan jadanik parte hartü dü. Bere ibilbidea, bere hobetzekoak, bere indarrak aipatü deizkü:

Larralde eta Bilbaoa Garindainen txapeldün.

15/8 eta 15/5, bi mantxaz nausitü dira Larralde eta Bilbao, Ospital eta Ducassou-ren eretzean, igante goizan Garindaineko Trinketeko txapelketaren finalean. Dagün ürrietan, Barzelonan jokatüko den Mündüko txapelgoaren balditzetan jokatü da aurtenko lehiaka, erran nahi beitü, mantxaz, zilorik eta gibeleko taularik gabe. Horrek jokü biziago ekarri dü. Püblikoak nonbrean hüillantü da eta antolatzaileak kontent agertü dira aurtenko edizioaz. Bilbao, Larralde, Ducassou :

Camille Lopez sohütarrak saso abiatze ederra egiten dü

Camille Lopez sohütarrak mündüko kopan parte hartüko düa ?? Bere xedetarik bat da aurten . Lehen lehenik, Clermont asm bere klübarekin nausitü nahi da, ondotik Frantziako zabaltzale bezala deitürik izateko. Erran behar da azken sasoan Clermontek mankatü hanitx üken dütüala, eta horien artean Camille bera. Bi operazionetarik landa, sasoa ezinago ontsa hasi dü Camillek eta hal jarraikitzen badü ez da düdarik Jacques Brunelek deitükoo düala azaroeko testentako eta ondotik japonialat hegaldatzeko saso ürrentzean mündüko koparen jokatzeko Camille Lopez:

Mündüko txapelgoarentako Garindainerik igan behar da !!

Waltary Lambert Ducassou Guichandut Larralde Bilbao Etchegaray eta Ospital, hotx mementoko pelotakari hoberenak Garindainen izanen dira ostirale arratsean eta igande goizan finalentako!! Eta aurtenko berrezitarzüna da,dagün larrazkenean Bartzelonan iraganen den mündüko kopako haütatürik diren pelotakariak oro hor izanen direla. Hartakoz mundialan jokatüko diren ber legüak plantatü dira. Partidak 15 püntüko bi partetan iraganen dira eta 10ko hirugerren bat bardintze bat balin bada. Aitzineko xiloa tapatürik izanen da eta ürrentzeko gibeleko taula desagertzen da Serge Aguer Bagaia:

Xiberoko Txapelgoak gaitzeko arrakasta!!

Denbora ta partida ejer, eta jente franko! Arramaiatzaz geroz 35 bat bikote Xiberoko 12 herritan ebilirik, Urdiñarben iragan dira esku huskako 3 finalak. Goi mailan Hervé Elissiry eta Antton Amulet txapeldun, 30/18 Mixel Latchere eta Florian Mendiburu'ri nausiturik. 1. mailan, Patxi Casenave- Denis Aguer 30/9 Beñat Landarabilco Eric Etxart. 2. mailan Pierre Aren- Vincent Mongaston 30/23 Remi Mugurdoy Cédric Samalbide. Mixel Latchere:


Antton Amulet:

Xabi Elgart:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan