XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Xiberoko errügbi eskola bakar bat dagün urtean

Xiberoko errügbi eskola sortüko da, Barkoxe, Mendikota eta Mauleren artean. Azken urteetan hanitx aipatü den geia izan da eta franko minberatsüa ere. Hiru taldeetan gazteak gütitzen ari dira, eta ekipen egiteko nekeziak beitira, bateratzea beharrezkoa ikusten da. Orai artinokoan, Mendikota eta Barkoxe Aramitzekin ziren. Biarnesek deliberatü düe Oloruerat joaitea eta ondorioz xiberotarren artean eginen da errügbi eskolen alkargoa. Gehitüen ekipak orai bezala egonen dira, mendikotarrak 3.sailean, barkostarrak federal 3an eta mauletarrak federal 2an. Francis Baranthol Barkoxeko taldearen lehendakaria:


Nathalie Arrosteguy Mendikotako taldearen lehendakaria :
Mauletar bat Pro D2ko epaile !

Herve Lasausa mauletarra dagün urtean pro D2an epaile lanetan ariko da ! Bi urte iragan ondoan Federale 1ean, jakin berri dü goiti joanen zela. Hervék 23 urtetan abiatü dü bere ebilbidea epailegoan eta emeki-emeki heinez goiti joan da. Dagün urtean, ordüan, profesionalak dütü epaitüko. Hervé Lasausa :

Ezinago ontsa igaran da Xiberoko ützülüa

Izigarri ontsa igaran da Xiberoko ützülia izeneko lasterkaldia (bideoak heben ikusgei) ! Igaran neskenegünean hontan jente hanitx agertü da bide bazterretan eta antolazaleak botzik dira ! Nahiz eta animaleko beroa izan, destrenpürik ez da agitü ! Lasterkariak bosnaka ari ziren lasterkariak 5 etapa desbardinetan eta igaran urteko irabazleak Xiberotarrrak izan balin baziren, aurten Paue aldeko talde batek irabazi. Les amis de Larbi izenekoa. Erran behar da ere hainbat marka hautse dütüela. Madalenako azken etapan adibidez, 10 minutaz marka hautserik izan da, nahi eta antolazaleek bidea luzatü züen aurten. Egunaren bildüma egiten deikü Maylis Houretek :


Pettan Aizager, lasterkarietarik bat nola igaran zaion erraiten deikü :
Mauleko errügbia osagarri honean

Mauleko errügbia osagarri honean Düala urtea federal 2ala jaitsirik, aurten Mauleko rugby taldea, federal 1eko borta aitzinean baratü da, eta Balandradakoak ez dira finala laurdenetara baizik heltü. Zerbait hobexe esperantxa züen mauletarrek. Orotara, 14 bat jokülariek taldea ützirik, gazteer konfiantxa ezarririk, hala ere sasu hona izan da SAMarentako. Helbürüa da, berriz federal 1 hortara igaitea, bena hortarako lan egiteko manerak arra-ikusi beharko dira. Bestalde, Mendikota eta Barkoxerekin üztartze geieko lanak aitzina badoaz, eta dagün sartzearenko zerbait plantan badate, bereziki gazteen sailean, lehen taldeak bakoitxa bere gainti jarraikiko düelarik. Barkoxek alkartzeko baimena eman dü eta mendikotarrek dagün egün horietan arrapostüa eman behar lükee. Beñat Queheille :

Pelotari honak ariko dira üda hontan, Xiberoako Txapelgoan!

Xiberoko eskü hüskako 10. txapelgoa hasi zen arramaiatzaren 11an eta Setemeraren 18ala iraunen dü. Maule gainea, Lexantzü, Gamere, Zalgize, Iruri, Gotaine, Bildoze, Ligi Aterei, Ürrüstoi, Garindaine, Muskildi eta Urdiñarbe: hamabi herritan iraganen dira aurtenko partidak. Orotara, 60 pilotakarik beno haboro parte hartüko düe hiru maila desbardinetan. Lehen mailan, 9 xiberotarrek parte hartüko düe eta 8 Lapurtar edo Baxenabartarrek. Aurten, Inxauspe, Amulet, Harizmendi, Lambert edo De Ezkurra ikusten ahal dirateke heben gaintiko arrabotüetan. Dagün hitzordüa, arramaitzaren 23an date, Lexantzün. Xehetarzünak Alain Mugurdoy antolazalearekin:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan