XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Sebastien Queheille galtzaile bena 2. mailala igotzen

Pelotan, galdü egin dü bere finala, Sébastien Queheille Zalgiztar gazteak, Eüskal Herriko bürüz bürükako 3. seriako txapelgoan Amikuzeko Bittor Tikoiperen etzean, 40/26. Amikuztarra fisikoki azkarragoa zen, eta sake honari esker aitzina hartü deio. Hala izanik ere, Sébastien ürrentzea artino entseatü da bena üken dütüan paradak ez dü kausitü haien baliatzea. Azkenik ez dü dena galdü, dagün urtean, 2. seria mailako txapelgoaren egiteko züzena irabazi beitü. Orai plazako txapelgoari lotüko da, 2. serian, Peio Irumeekin. Sebastien Queheille :


Michel Latchere trebazalea :
Etxahunen kantoreak dion bezala "osagarri honean dügü Atharraztarrak"

Azken urte horietako gora beheretarik landa, hobetze bat senditzen da lizentzien aldetik erranik izan da neskenegüneko biltzar nausian. Errebot, joko garbi edo orano pala ancha-ko modalitateak proposatzen dütü klübak. Orotarat 50 bat lizentziadün badira aurten eta horietan hogei bat gazte, aspalditik ez den ikusi hein ejerra. Neskatilen jiteak ere palan jokatzeko klubaren arrakasta handitü dü. 2019-ari so, aste handiko finalen jiteak 10 urten bürüan botzik üzten dütü Atharraztarrakeko aitzindariak. Julien Solanille :

Patricia Carricaburuk bere ibilbidea jarraikitzen dü Frantziako zelekzionearekin

Mündüko kopatik landa, Lons bere klubarekin arrahasi dü txapelketan. Orai aldiz, 6 nazionen arteko lehiaketan parte hartzen dü. Lehen hiru partidetan jadanik parte hartü dü, Irlanda, Italia eta Eskoziaren kuntre. Neskenegün hontan partida gaitzena jokatüko düe Inglaterrako faboriten kuntre, Grenoblan. Partida xüxenean jarraikitzen ahalko da france4 katean. Patricia Carricaburu :

Maulek liderra jo dü 28-19

Partida tiran eta aizetxü batetan 13-6tan üngüratü dira jokulariak Ortezeko liderraren alde. Bena bigerren denbora erdian beste itxüra batekin agertü dira xuri ta gorriak hiru entsegü sartü beitütüe Jokularien aldetik Jean-Yves Orabé Arrokigesak berriz ere erakutsi dü bere trebetarzüna bi entsegüen sartzez kasik berak sortürik Irabazte honekin Maule lidergoatik hüllantzen da hirugerren leküalat hullantzen beitira. Beñat Queheille Errügbiko bürüa :

800 partida eta 4000 büt

Atarratzeko eskü baloko jokülari mitikoa da Jean Jacques Duhalde. Belanauldi bat beno haboro harekin gozatü da 50 urtetan orano atzo ari beitzen erreserbarekin. Bere zankoak ez badira hain zale, bere betiko indar handiena, bere besoa orano hor da! Sürprisa ederra eginik izan zaio Atarratzeko gelan atzo arrestitan, seküla beno jende haboro agertü beita erreserbaren ikusteko Anekdota franko eta opari ejerrik ere emanik izan dira partidatik landa. Jean-Jacques Duhalde :


Joimo Arhancet :

Pauline Chuburu :

Peio Quihillalt :

Pierra Erreçaret :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan