XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

20 urte ospatü dütü Idauzeko zaldi zentroak

Beguerie familiak sortütako alkarte bat baldin bazen hatsarrean, düala 10 urte entrepresa bat bilakatü da eta egünko egünean bi denbora oso badütü. Zaldien montatzeaz gain, horietaz nola ardüratzen den ikasten ahal düe 130 lizentziadunek. 3 urtetarik goiti sartzen ahal da klubean, izan ikasteko, hobetzeko edo ere lehiaketetan parte hartzeko. Horrezgain üdaz antolatzen dütüe elkaldi zonbait lizentziadunak ez direnentako. Olivier Camy Sarthy zentroko jabea :

Zanko Balu alkartea geroago eta jente haboro biltzen dü

Urte hona izan Mauleko SAM Foot zanko balu alkartearentako. 276 lizentziadünekin, urte oroz jente haboro biltzen dütüe. Horien lagüntzeko 40 bat trebazale eta aitetama horra dira aste oroz, entrenamentü edo partidetara eramaiteko. Aurtenko gehitüen sasua izigarri hona izan da, bereziki lehen taldearentako. Honek pirineotako txapeletako finalala heltü beita. Azken hau galdü düalarik. Maule ez zen sekulan hein hortako fase batetara heltü. Halere arrenküra zonbait izan dira urtean zehar zelarien aldetik. Denbora txarra zela eta, zelaiak ez zuen erabilgarriak eta ondoko klubetara joan behar izan dira entrenatzeko (Nabarrenkoxe eta Donapaulera). Horren ez agitzeko, zelai sintetiko baten egiteko xedea badüe herriko etxearekin. Errugbiak eta zanko baluak balia dezan. Bortto Oyhenart alkarteko bürüa :

Mauleko gazteek finala galdü düe

Gaitz izan da atzo Mauletar gaztentako. Frantziako txapelketaren kari, finala jokatzen züen Issoire-en kontre eta gehitüek bezala, ez dira heltü behar bezala jokatzea. 8-0-ko emaitzarekin ürrentü da partida. Jokülariak triste baziren ere, sasu ederra izan da aurtenkoa ekipa honentako. Bastien Roland trebazalea :


Mattin Epherre jokülaria :

Arnaud Carrique eta Pette Queheille jokülariak :
Pelota partida ejerrak baziren

Untsa urrentü da Lakarriko lehen eskü hüska lehiaka. Jente hanitx, denbora ejerra eta partida goxo batekin. Hots gazteer pelotan aritzeko gogoa pizteko elementüak oro hor ziren. Alta arrestia gaizki hasi zen, ebia izanki partidak Altzaiko arrabotü estalian egin beitira. Bigarren partida hatsarrean Lakarriat joan dira atertü beitzen, eta sustut, leiñ izanki, ezin beitzen Altzaien jarraiki. Ondotik ateriak etxeki dü eta ekiak agerraldi zonbait egin. Ekiaz gain, jente haboro agertu da eta partida ejer zonbaitetaz gozatzeko parada izan da. Arrakasta ikustez, segur lehiaka hori urte hanitxez jarraikitzeko abiatürik dela. Serge Bagaia :


Ikusle bat :
Atarratzeko eskü baloi taldeko emazteak Frantziako txapeldün.

Frantziako eskualdeen arteko kopa irabazi düe, Zibero Sport Atarratzeko eskü baloi taldeko emazteek, iragan neskenegünean, Pariseko Zenith gela haundian, Kremlin-Bicêtre-en eretzean 29-24. Hatsarretik aitzinean izan dira, eta nahiz eta partidan bi hütsüne üken, bost ttanttoren abantziarekin ürrentü düe partida. Jokülarien borontateaz gain, Denise Challa trebatzailearen eta üngürükoen lana azpimarratürik izan da. Txapeldunek Parisen besta egin badüe ere, ontsalaz astelehen hontan Gamere Zihigan ospatü beharko lüküe titülüa! Mathieu Tauzin eta Francis Bürgübürü :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan