XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Xiberoko Tapelgoaren final erdiak jokatüko dira setemearen 2an eta 9an Garindaine eta Muskildin.

Garindainen igante hontan goizeko 10etan, 2. Mailako lehen final erdian, Urruty eta Etxegarai, Samalbide eta Mugurdoi-en kontre ariko dira. Ondotik goizean beti, Goi mailako lehen final erdian, Latxere eta Mendiburu, Bonebeltx eta Allande Lucu-ren eretzean ariko dira. Arrestiritan aldiz 18etan, Eyharramuno eta Berazategi, Etxart eta Landarabilco-ren kontre ariko dira. Setemearen 9an Muskildin jokatüko dira azken final erdiak. Goizeko 11etan, 2. Mailako azken final erdian, Moulimous eta Daguerre, Aren eta Mongaston-en kontre ariko dira. Arrestiritan 17etan lehen mailako azken final erdian, Allande Barreix eta Ximun Lucu, Cazenave eta Aguerre bi pagolarren eretzean ariko dira. Ondotik Goi mailako azken final erdian, Elissiry eta Harismendy, Olzomendi eta Iroumé-ren kontre ariko dira. Finalak Urdiñarben jokatüko dira, setemearen 14 eta 16an. Xabi Elgart :

Mauleko zanko balo taldeak bere lehen partida galtzez abiatü dü sasoa !

Iragan igantean Frantziako kopako lehen ützüliako partida zerotan berdin ürrentü ondotik tiroetan (penaltietan) galdü düe. Alta sasoa ontsa prestatü düe, agorrilaz geroz, aste oroz lau aldiz trebatzez, eta prestaketa partidetan emaitza honak edireitez. Lehen taldea eskualde mailan ariko da, ekipa gaitzen artean. Beren helbürüa saso abiatze ahal bezain hon baten egitea da. Bigarren taldeak haatik mailaz goratzeko xedea dü. Azkenik, azpimarratzekoa da bi atezain berri jin direla aurten. Allande Üthürralt :

Mauleko Igeska batarzüna, erregiña, Iparraldeko igeskagietako uretan.

Uda hontan, igeska batarzünak Euskal Herriko batarzünen arteko lehiaka irabazi dü lehenik. Departamentüko lehiaka ezberdinetan aldiz, ehün podium kasitü dütüe parte hartü düen berrogei eta hamar igeskalariek. Akitania Berriko lehiaketan azkenik, hogei eta hemeretzi titülü irabazi dütüe indibidüalki eta lau taldeka. Hortik Martin Colas eta Elise Etcheto sailkatü dira Frantziako kopan parte hartzeko eta emaitza honak kausitü dütüe, Akitania Berriko taldeak kopa irabazi düalarik. Oso botzik agertü zaikü ondorioz René Castel trebatzaileak. Taldeko emaitzak direla oritarazi deikü, berrehün eta hiruetan hogei eta sei kide beita batarzünean eta bederatzi trebazaile. Denbora eder lagün, igeskagian, jente hanitx iragan dela ere üda hontan gehitü deikü, pizina berriaren zabaltzeaz geroztik sasoi hoberena izan beita. Azkenik, Xiberoko gazte güziek igeskan jakin dezaten, Xiberoa Herri alkargoak finkatü züan helbürüa, bete egin dela ere baieztatü deikü, kolegioan sartzen diren gazteen ehüneko lauetan hogei eta hemeretziek igeskan badakielakoz. René Castel :

Xaski Baloa oraino bizi Xiberoan.

Gotaineko Gazteak saski balu taldearen bilana egin da biltzar nausian. Lauetan hogei eta hamazortzi lizentziadün, bederatzi ekipa dira , hogei eta hamar mila euroko aitzinkontüa, departamentuko txapelketan parte hartzen düe ekipa güziek. Sasua heinbat ontsa iragan zaie haleik ere jokülariak galtzen dütüe azken urteetan, bereziki hamalau eta hamabost urte düen gazteek üzten düe maila hoberenean. Hortaz damützen dira ardüradünak. Hori bürü egiteko Xiberoko zazpi eskoletan ebili dira iragan bedatsean saski balua erakusteko haurrer. Sartzea eginen da setemearen 5ean , hor ikusiko da eia denak hor izanen diren edo ez. Bestalde, gehitüen 2. ekiparentzat jokuüari eskas da , hamazazpi urtez goitiko direner dei bat eginik zaie. Arnaud Lougarot :

Pilota üdako erregina.

Euskal Herriko txapelgoan ala Frantziakoan Mauleko Pilota batarzünako pare andana batek parte hartü züan, mail ezbardinetan. Ebilbidea llabürra izan da zonbaitentako eta lüzeagoa beste zonbaitentako. Bigerren kasü hortan izan dira Hervé Elissiry eta Gilles Lafitte. EHko 2. Mailan eskü üskako arrabotüko txapelgoan final erdietara heltü ziren eta Frantziakoan finalean galdü züen Sarako pare gottor baten kontre. Emaitza hon horier esker, SAM Pilota batarzünako pare baten presentzia segürtatü düe dagün urtean mail berean. Pilotarien parte hartzearen bilana egin dügü Cédric Zamalbide-rekin eta oro har ere pilotaz mintzatü gira. Cédric Samalbide :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan