Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Bihar Nafarroa eta Mauleko errügbi taldeen arteko derbia igaranen da arrestiriko 15:30etarik haste, Marius Rodrigo zelaian. Xiberoko Botzean eta Eüskal Irratietan xüzenean emanen dügü ! Partidaz mintzatü gira Beñat Queheille Mauleko SAMko presidentarekin
Nationale 2ko txapelgoan ari den Zibero Sports eskü-balu kirol taldea sasu hatsarre franko hona egin dü. Hala, gizonetan, gehitüen lehen taldeak finkatü zütüen helbürüak bete dütü. Segida hatsarrea bezain gogor dateke eta etxen agitüko diren partidak ere irabazi beharko dütüe heinaren etxekitzeko. Emaztetan, gehitüen lehen taldeak aldiz gorabeherak üken dütü. Sasu hatsarrean oro irabazi züen bena gero flakatü ziren eta orai berriz ere bide honean jarririk dira. Erran behar da halere, Frantziako kopan orano sailkatürik direla. Gazteen mailetan ere botzik izateko arrazu franko badüe, maila bakoitxetan taldeak doblatürik beitira aurten eta emaitzak ere hon beitira. Mathieu Tauzin :
Sasu hatsarre ezinago hona egin dü Mendikotako gizonen errügbi taldeak, bere multxoko lehen leküan beita egüberriko pausaldian. Taldeko ardüradünek erranik, iragan üdaren ondotik heltü ziren jokülariak zinez ontsa doitü dira, eta taldea azkartü düe. 2018an esperantxa düe, txapelgoaren bigerren partean, lehenean bezain ontsa elkitzea eta 3. saileko finalalako sailkatzea, eta zentako ez Frantziako txapelgoan ere ahal bezain hürrün joaitea. Emazteen taldeak aldiz, sasu hatsarre zaila bizitü dü, jokülarizionearen aldetik doixka beitira. Franck Sarramagnan trebazalea :
Urte ondarreko pausaldiaz baliatzen gira beti, kirol sailetan sasu hatsarraren ondoriotzatze baten egiteko, eta egün Mauleko pelota batarzünari interesatüko gira. Gehitüetan, Eüskal Herriko trinketeko biazkako txapelgoan parte-hartü düen pareek, beren mailaren etxekitzera kausitü düe, nahiz eta esküko minaz hunkirik izan diren jokülari zonbait. Bena, berri honena, gazteen sailetan dügü, eskü-hüska sailean, kasik seküla ez beita hainbeste gazte izan. Cédric Samalbide presidentak erran deikün bezala, Larrainen, Altzain eta Urdiñarben, pelota eskoletan egiten den lanaren ondorio bat da eta üdan antolatürik den Xiberoko txapelgoa ere bokazioneak sortzen dütüala non ere beita. Zesta punta eskolak aldiz nekeziak bizi dütü. Pelota batarzüneko ardüradünak gogoetatzen ari dira, zesta puntaren famaren arrapizteko Xiberoan. Cedric Samalbide, Mauleko batarzüneko bürüa :
Orotara, 600 parte-harzale beno haboro iragan urtean Larraineko Holtzarte-trail lasterkaldian! Erran behar da lehentze « maraton » forman plantatzen zirela bere trailaren 3. antolaldiarentako. Arrakasta ederra bildü bazüan ere, arrenkürak üken zütüen komitate eta dutxa eskazagatik. Lehentze ere, dopatzearen kontreko kontrolagüne bat üken düe, 2018an hobeki antolatü beharko dena . Urtoroz zerbait ikasten dü, arren, trail gazte bena jadanik famatüak. 2018an, güti gora behera ber antoladüra begiratü nahi da, traila agorrilaren 2an eginen delarik. Jakitekoa da ere, trailen arteko txapelgoan sartzeko proposamen bat eginik izan zaiela, interes handia piztü düana. Mikel Esclamadon :

