XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Bigerren aldikotz abiatüko da neskenegün hontan Ahargo trail izeneko lasterkaldia Barkoxen !!
Eskolaren süstengüz eta arrakasta ejerra ükenik iragan urtean,berriz ere hitz ordüa lüzatürik da lasterka maite düener eta erran behar da gerogo eta haboro direla.
Orhiko traila,xiberoko ützülüa eta beste, lasterkaldiak emendatzen dira Xiberoan.
Barkoxekoak bere püblika aija ediren dü aste bat berantago Euskal trail horra beida eta honi bürü egiteko aste bat lehen ahinxago den trail hori trebatze bezala hanitxek hartzen düe.
Azken mementoalarte izenak emaiten ahal dira neskenegünean edo barkoxe.jimdoo.com edo pyrenees chrono web günean.
Bi ützüli 19kma eta 10kma lasterkaz edo ebiltez.
Abiatzea 9tan…

David Etchecopar Attuli:

SAM rugbiaren 110 urteak bestatü dira neskenegünean Maulen!!
Giro honean iragan da beren arrestiko apaidüa 400bat jendeekilan, bena hitz ordü nausiak goizan eginik izan dira.
Eztabaida batekin hasteko, non ere Pierre Camou federazioko presidenta, Jean Pierre Elissalde eta mauleko beste parte harzaleek, beren rugbi amatür geroaren ikuspüntüa eman düen.
Eztabada bizia eta jarraikia Mauleko Maule Baitha zinema salan.
Socios alkarteak zütüan goizanko hitz ordüak antolatü bere biltzar nausiaren kari.
Sociosek urte bat badüe orai eta 1200 parte harzalee biltzen dütü eta horien esker 25 000bat euro bildü.
Bilan oso baikorra beraz, arrenküra nausia beidüe nola sosa partekatü. Haboxia formakuntzaren lagüntzalat emanik izan da.
Besta ederra beraz, urteko azken indarra eman gabe federal1an batzeko Agdeko zelaian...
Rémi Goyenetche, Socios alkartearen lehendakaria:


Miguel Galdos euskarians taldean parte hartzen dü eta eüskara eta Euskal Herriko bi aldeko harremanak aipatü dütü:

Sam rugbi zekzioneak bere 110 urteak bestatzen dütü neskenegün hontan!!
100 urteak bestatü geroztik, Mauleko rugbiaren aktüalitatea aberastü da, besteak beste 1000 kide dütüan socios alkartearekin.
Egünaldi berezi hau abiatüko da Socios-en lehen urtearen biltzar nausiarekin, ondotik Maule Baithan amatür rugbiaz eztabaida bat izanen delarik.
Pierre Camou federazioko presidenta hor dateke, Michel Etchebest Patricia Carricaburu edo orano Jean Pierre Elissaldez üngüatürik.
Parada hona Mauleko rugbiaren leküan eztabadan jarteko, jakitez apirilaren 23 federal 1an hil ala biziko partida jokatüko direla

Sébastien Challa SAMko kidea:

Santa graziko la verna harpean , ikusgarria izanen den mündüko marka hauste intseüa eginen da dagün aste ondarrean !( apirilaren 15,16eta 17an)
Higline, zangla edo hede batetan ibiltea lürretik 80 metretan eta 200 metrako lüzetarzünean eta hori harpean ;hala zoin balentia egin nahi düen sail hortan berezitüa diren 4 gazteek.
Gilen Iriartek dütü jinarazten berehigh line alkartearen bidez.
Balentia horren helbürüa,  kirol mota horren erakastea eta ere La Verna salaren ezagütaraztea !
La verna salaren bijitak eginen dira eta ikusten ahal dükie kirol hori eta agian markaren haustea .
Hatik leküak segürtatü behar dira aitzinetik la verna .fr web günean.
Gilen Iriart:


Jean Francois Godart La vernako züzendaria:


Maule bizirik batzen da federal 1ko azken egünaldia gabe!!
Ez dateke aija, bena esperantsa ttipi bat batzen zaüe apirilaren 23anAgde-eko zelaian.
Atzo Doi doietarik nausitü dira 9-7 Lombez Samatan-ri kuntre.
Partida gaitz bat, jokü gütirekin, non ere ustikata joilek lifentzia egin düen. Patxi Ascery mauletarrak 9 püntüeren sartzez, eta Lombezeko ustikata joilea 12 püntü bazter üztez.
Jacques Vergez mauleko trebazalea :


Irabazte honekin Lombezen aitzinean iragaiten da Maule eta azken partidaren irabaztez beren leküa segürtatü lükie federal 1an...

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan