XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Xiberotarsa bat mündüko errügbi txapelketan

Patricia Carricaburu Dublin-erat hegaltatüko da mündüko errugby txapelketaren jokatzeko. Bada hiru urte orai arrahinki Frantziako zelekzioan hartürik dela. 20 bat zelekzione ükenik, 6 nazioen lehiaka jokatürik, lehentze mündüko txapelketan parte hartüko dü eta honen irabazteko gogoarekin da. Abentüra petsonal eta kolektiboa kontatzen deikü :

Mendi martxa Xiberotik igaran zaikü

Euskal selekzioaren aldeko mendi martxak aintzina jarraikitzen dü 17.aldiko. Nahiz eta azken hiru urteetan ESAIT "Euskal selekzioaren aldeko iritzi taldea" desagertürik izan, mendi martxak segitzen du euskal selekzioaren aldarrikapena biziarazten. Ostiralean Donaixtin partitürik, 4 egünez Urdinarbe, Lexantzu eta Larrainen ibili dira. Gü Larrainera joan ginen hen berri hartzera, eta ikustea euskal selekzioa eta mendi martxa zertan ziren :

Eskü baluak geroa badü Atarratzen

Urteko bilan aski hon bat egin dü Zibero eskü balu alkarteak ! Igaran urtean beno 40 lizentziadün haboro dütüe, orotara 200 batetara heltzen dira. Pottikoren lehen taldea ere emaitz honak uken dütü ! Aurten sartütako Nazional 2 mailan egonen beitira dagün urtean. Aurtenko berrikuntzetan : bi zerbitxu zibiko eta komunikazionean egin den indar berezi da, emaitzak aste oroz facebooken bidez hedatzen beitzütüen. Pübliko hanitx üken düe ere aurten, bena honekin batetan ele gaitz haboro entzüten dira zelai bazterretan. Horrentako errespetüari bürüzko kanpaina bat eramanen düe dagün urtean. Denise Challa jinen da nesken entrenatzea setemetik goiti. Jente txerkatzen dütüe ekipen lagüntzeko. Interesatürik baldin bazide deit 05 59 28 55 05 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. Xehetarzünak oro Francis Burguburu ko-lehendakariarekin :

Mendi martxa Eüskal Herriko zelekzione bat aldarrikatzeko

Eüskal zelekzioaren aldeko mendi martxa 17 gerren aldikoz eginen da ; abiatüko da uztailaren 29an Donaistin, heltzeko 8 egün berantago Santurtzin. Ibilaldi honen helbürüa da, Euskal Herriko zelekzioa edo zoin kiroletan honartaraztea nazioarteko txapelketetan. Momentüko Frantzia edo Espainako zelekzioetan agertzen beitira Eüskal Herriko kirolariak. Xiberoan 4 etapa eginen dira : lehen etapa uztaila 29 an Donaixti - Urdinarbe ; 2.etapa uztaila30 an Urdinarbe- Lexantzu ; 3 .etapa uztaila 31an Lexantzu-larraine ; 4 . etapa Larraine-Orhy agorrilaren 1ean. Beste 4 etapa badirate agorrilaren 2tik 5 eala ,Bizkaian eginen dira Arrankudiatik Santurtzira. Ibilaldiak goizanko 8 etan abiatüko dira heltzeko arrestiko 5 etan, animazioak izanen dira etapak heltüko diren herrietan. Xehetarzünak Allande Socarrosekin :

Xiberoko errügbi eskola bakar bat dagün urtean

Xiberoko errügbi eskola sortüko da, Barkoxe, Mendikota eta Mauleren artean. Azken urteetan hanitx aipatü den geia izan da eta franko minberatsüa ere. Hiru taldeetan gazteak gütitzen ari dira, eta ekipen egiteko nekeziak beitira, bateratzea beharrezkoa ikusten da. Orai artinokoan, Mendikota eta Barkoxe Aramitzekin ziren. Biarnesek deliberatü düe Oloruerat joaitea eta ondorioz xiberotarren artean eginen da errügbi eskolen alkargoa. Gehitüen ekipak orai bezala egonen dira, mendikotarrak 3.sailean, barkostarrak federal 3an eta mauletarrak federal 2an. Francis Baranthol Barkoxeko taldearen lehendakaria:


Nathalie Arrosteguy Mendikotako taldearen lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan