XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Eskü hüska, binazkakoen trinketeko Frantziako lehiaka hasten da astebürü hontan. Hiru partida eginen dira Xiberoan gaindi ; Maule-Lextarre-n, Lohitzune-n eta Gaindainen.  Martxoaren 4 , 12 eta 18an. Bi sail badirate, lehen maila, 6 talderekin eta bigarrenean 4ekilan. Halere azpimarratzekoa da paperrean pürü 2 talde besteen gainetik agertzen direla: Ospital- Ducassou buruz burukako 2 finalistak eta Larralde- Bilbao beste 2 erdi finalistak. Lehen mailako finala apirilaren 30ean date Baionan, bestea maiatzaren 7an Milafrangan.
Xehetarzünak Edouard Exilar-rekin :



Atzoko Essor Basque pirripira  lasterkaldiaren azken etapa izigarri ontsa igaran da. Goizan, lehentze, VTT trail izeneko lasterketa bat antolatü düe nornahirentako. Eta hortan 30 bat ekipak parte hartü düe eta emaitza hortaz botzik agertü dira antolazaleak. 180 lasterkarietarik, Kevin le Cunff-ek dü irabazi atzoko etapa zentimetra zonbaitengatik (argazkiari esker irabazlea nor zen xedatü beita). Eta jente hanitx agertü da bide bazterretan, bereziki Larrabileko altapan. Oro har, lasterkaldiaz botzik agertü dira antolazaleak. Igaran igantean etapa bat ezeztatü züen aro txarragatik bena hortaz kanpo denak ontsa igaran dira. Frantzia mailako sasuko lehen lasterkaldia zen Essor Basque.
Christian Bibal, Essor Basque-eko lehendakaria :

Essor basque izeneko bizikleta lasterkaldiaren 42. Edizionea presentatürik izan da Maulen. Barantailaren 4etik 12alat iraganen dira aurtenko 5 etapak kostaldetik barnekaldearat. 180 bat parte harzale ükenen dütüe amatürren heineko elita jiten delarik urte oroz. Aitzineko urteetan, Romain Sicard, Warren Barguil, Loic Chetout edo orano Romain Bardet  "Essor Basque" tik iragan dira. Bokaletik abiatüko eta Maulerat heltüko da lasterkaldia.
Christian Bibal lasterkaldiaren antolazalea :

Xiberoko lasterkaldia agitüko da barantailaren 26an. Aurten Maulerik Atharratzerat date, ber egünean ez beitate Essor basque pirripita lehia. Hola lasterkariek edo ebilzaleek Atharratzeko edo Basabürüko ihauteetan ürrentüko düe. Lasterkarientako, 15km dirate eta ebilzalentako 12.5km-ko lasterketa. Abiatzea Kürütxe xuriko plazan da 9 orenetan ebilzaleentako eta 09:30tan lasterkarientako. Autobüsak badirate, Basabürüko parte harzaleak Maulearat eramaiteko, goizanko 08:20etan Atharratzeko plazatik abiatzez. Parte hartzeko baldintza edo kondizione bakarra : bedeziaren baimena üken behar da eta baimenaren emaite hau ez da 6 hilabete beno zaharragokoa izan behar. Xehetarzünentako eta izenen emaiteko, deit 05.59.28.18.67 telefono zonbakiala.
Sébastien Challa :

Xiberotraila marathon bat bilakatzen da. Orai artino lasterkaldiak 36km egiten bazüan, oraitik goiti 42km eginen dütü. Ezen, Holltzarte eta Orhiren arteko ebilbidea ez date kanbiatürik. Ordüan beti “Xiberotrail Holtzarte Orhi” izena etxekiko dü. 16km-tako lasterkaldi edo ebilaldia, haatik, 13km-tara igaranen da. Audela, günez kanbiatüko da eta lehia badate kronometratürik izanen beita. Azken kanbioa egüna date, gibeltü beitüe, agorrilaren 5ean egitez. Hola ez date haboro Baionako bestestekila batean. Xehetarzünak Herve Amestoy-rekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan