Berriak

Neskenegünean, Xiberotarrak taldeak irabazi dü Xiberoko Ützüliaren lehen edizionea, 5 oren eta 23 minutaz.
Bostnaka 37 talde ari izan dira, hots 185 lasterkalari, Xibero, Biarno eta Landesetakoak haboxik.
Denbora fresko eta ebitsü izanik, lasterkalariek ez düe sobera sufritü, bena Xiberoko bazter ederrak ez dütüe sobera gozatü ahal izan.
Hala izanik ere so egile franko izan dira bide bazterretan lasterkalarien süstengatzeko.
Antolatzaleak botzik agertü dira lehen edizione hontaz eta eskertü nahi izan dütüe antolakuntzan lagüntü dütüen Xiberoko alkarte ezbardinak eta dagün urteko kümita lüzatü düe…..denbora ederrarekin!!
Maylis Houret:
Iragan igantean hasirik da Xiberoko Eskü Hüxka 9. Txapelgoa Maule Gaineko bestetan.
Aurten 9 herriko arrabotüetan jokatüko dira partidak eta orotarat hiru mailetan 64 pilotakari ariko dira.
Agorrilaren 13an hasiko da lehen mailako txapelgoa Sohütan final laurdenetan, Santa Grazi, Altzürükü, eta Liginaga dirateke beste final laurdenak.
Beste urtez bezala erdi finalak Garindaine eta Muskildin jokatüko dira, finala Urdiñarben datekealarik setemerearen 18an.
Hanartean, Üztailan eta agorrila hatsarrean Oihergi, Aloze eta Mitikilen iraganen da 2. Eta 3. Mailako txapelgoa.
Alain Mugordoy :
Arramaiatzaren 18an Xiberoko itzülüa antolatzen dü Xiberotarrak lasterkari taldeak!
Urte oroz antolatzen züen Atarratze Maidalena lasterkaldia, bena arrakasta güti bazüan, hartakoz kanpoko jendeen interesatzeko eta Xiberoan ezagütarazteko Xiberoko itzülüaren ideia sortü da.(s1)
5 etapa badirateke, 5 lasterkari ekipakal eginen den lasterkaldi hontan.(s3)
Maulerik partitzea prologa batekin, maule maidalena, montori ligi, ligi bostmendieta, lakarri atarratzera eta ürrentzeko atarratze maidalena beti danik izan dena.
Xiberotarrak alkarteak 60bat kide badütü, jüntatzen direnak elgarrekin trebatzeko, eta horien artean 20 bat emazte.(s2)
Azken urtean 20 kide berri sartü zaüe alkartean, izan gazte ala zaharxigo.
Babeth Etchart eta Maylis Houret:
Atarratzeko eskü baloa taldeak badü parada nazional bialat joaiteko neskenegün hontako partida irabazten badü Asson- en !
Ibilbide ederra egin düe aurten Atarraztarrek, nazional 3 mailan , etxen jokatü dütüen 11 partidetarik 9 irabazi dütüe eta orai ahalak oro egin beharko dütüe partidaren irabazteko.
Galtzen badüe beharko düe orano hürrünago joan barraje delakoetan .
Aste hontan bazterrak minberatü dira , alde batetik epailea Asson eko ezagün bat delakoz eta bestetik Asson ek sartze güziak saldü beidütü Atarraztarrek ez dezan lekürik üken.
Partida xüxenean xiberoko botzan neskenegün gaüan
Mathieu tauzin trebazalea:
Uztaila 30an igaranen den 2016ko « Xibero trail holtzarte orhi » izeneko traila prentsari presentatürik izan da.
Izenak erraiten düan bezala Larrainetik abiatüko da holtzarte et Orhik igaraitez arra Larrainerat itzültzeko .
Bi ibilbide badira 32 kilometrakoa, 2200 metra positiboko gora beherarekin, eta 16 kilometrakoa ibilkarientako hori, 696 gora beherakoa.
Iragan urtean abiatürik Larraineko besta komite edo batzordeko gazteen ganik, sekülazko arrakasta üken dü 360bat parte harzaleekin.
Euskal herriko güne ederrenetarik igaraiteak lagüntzen dü segür ere, izan Orhi pünta ala Pixtako turruxta.
Lasterkan parte harteko pyrenees chrono webgünealat joaiten ahal zidee.
Hervé hamestoy:
