XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Maulen kick boxing talde bat sortü berri da sartze hontan. Kick boxing-a: zanko eta esküekin den boxa da. Bena ez da uste bezain bortitz den kirol bat. Haatik zaintsü direnendako untsa da tentzionea askatzeko. Herabe direnentzat aldiz, konfiantsa hartzeko hon da.

Kurtsoak Mauleko Saint Josef kolegio ta lizeoko gymnase edo kirolgelan dira. Kurtsoak neskenegün arrestitan dira 4etarik 5ak eterditan. 14 urte beno haboro dütüen oroer zabalik da, izan neska ala pottiko.
Urtearentako izen emaitea 128 euro da.
Xehetarzünentako deit: 06.18.53.34.0606.18.53.34.06
Antoine Berasategi:

Olorueko eskalada txapelgoa horra da ürrietaren 3 eta 4ean.
Olorueko herriko etxe gibelean bada departamentüko eskaladatzeko mürrü handienetarik bat, non ere eüskaldün hanitx biltzen diren. Üdan kanpoan eskaladatzen ahal bada, negüan harat hüllantzen dira trebatzeko.
Astebürü hontan  « les 24h du mur » eskaladako masters honek 10 urte bestatzen dütü. Neskenegünean 10 orenentan hasiko da, biharamenean ber tenorean hüllantzeko.
Neskenegün gaüan kontzertüak badirateke, eta süstut, igande arrestitan, 3 orenentan, master Internazional honen finalak.
Robert pipas mendizale eta eskaladatzailearekin elestatü gira :

Garindaineko Urrupean trinketeko Elite Pro eskü hüxka 10. Lehiaka jokatüko da ostirale eta igante hontan.
Ostirale gaüan 20etan lehen final erdian, Larralde eta Harismendy, Etxeverri eta Ximun Lanbert-en eretzean ariko dira eta ondotik bigerrenean, Laurent Lanbert eta Bixintxo Bilbao, Bielle eta Ducassou-ren kontre ariko dira.
Finala igante goizan 11etan jokatüko da eta aitzin partidan 10etan düala 10 urteko finalistak ariko dira. Jean François Aranburu eta Patrick Ozafrain, Ibarrola eta Kurutxarri-ren kontre ariko dira.
Ostiralean aiharrialtzen ahalko da trinketean, leküa etxekitzez 05 24 34 12 22 telefono zenbakian eta igantean aldiz bazkaria proposatürik da. Hor leküen etxekitzeko deitü behar da 06 83 77 10 06 telefono zenbakiala.

Bielle Ducassou parea aija nausitü da Ospital Harrismendiri kuntre 40-20. Hortan ürrentzen da Garindaineko pelota txapelketa. Partida llabürra, oren bat beno haboro iraun düana. Ikusleetan ere 100 jende altexean baizik ez bada bildü, ostiraleko erdi finaletan doblea bazelarik. Halere pündü eder zonbaiten ikusteko parada izan da.
Garindaineko txapelgoak 10 urte bestatzen zütüan eta karia hortara düala 10 urteko finalistak ari ziren. Ibarrola/Kurutxarri 30.25 nausitü dira Ocafrain, Haranbururi. Hor partida tiran izan da.
Eskü hüskaren ONDOKO hitzordüa Urrietaren 8eta 11an, Lohitzüne oihergiko trinketean, elite pro txapelgoa hori ere.
Battitta Ducassou:


Thierry Harismendy:

Serge Bagaia Aguer:

Mixel Latxere eta Peio Gixandut dira 2015eko Xiberoko Txapelgoako irabazleak. 30 eta21 nausitü dira Peio Jauregi eta Ximun Lanbert-en etzean.
Mixel Latxere-k bigarren aldikoz eramaiten dü txapelgoa, aldi hontan Irisarriko gibelkari gazte batekin, Urdiñarbeko plazan bere trebetarzün handia erakutsi düanak.
Bigerren mailan, Etxeverri Cazenave nausitu dira 30 eta 29 Queheille Larralde-n kontre.
Eta 3. mailan Urruti eta Iritzitik 30 eta 14 irabazi züen ostirale arratsean Organbide Etxegarai-en kontre.
Ximun Lambert:


Peio Jauréguy:

Michel Latchère:

Peio Guichandut:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan