XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Sasoi ürrentze ezinago ederra egiten dü Mendikotako rugby taldeak. Iragan zen aste bürü 4. seriako Frantziako txapelgoako erdi finalen jokatzeko sailkatü da, St-Aubin de Medoc taldea 21 / 07 garaitü ondorren. Erdi finalak, Savoie garaiko St-Julien en Genevois taldearen kontre jokatüko dütüe, oraino finkatürik ez den zelai batetan.
Jean Marie Jaureguy trebazailea :

Federale 1 mailan egoiteko beharrezkoa zen garaipena kausitü dü Mauleko rugby taldeak igantean, Marius Rodrigo kirol zelaian Valende d’Agen taldearen kontre 23/18 irabaztez. Aurten ere azken egünaldian trenkatü da eta behar ere irabazi düen, zeren eta Graulhet edo Adge taldeek ere irabazi beitüe. Azken bi talde horiekin lehian ziren, federale biala ez jausteko. Azkenik Graulhet-eko taldea da jautsiko Lannemezan-ekin batetan. Orai ontsa merexitürik pausa hartüko düe Mauletarrek, beste urtez bezala üztail erditsüan trebatzeen arrahartzeko.
Beñat Queheille presidenta :

Hiru ehün ta lau parte hartzaileekin marka güziak hautse dira Atarratze-Maule lasterketan. Hamabost kilometroko ebiltea, ebiltez edo lasterkatzez egiten ahal zen eta aurten, lehen aldikoz ahalmen ürrikoer zabaltürik zen. Xiberotarrak kirol taldekoen parte hartze azkarra izan zen, kasik berogei ta hamar lasterkariekin,  eta 2. heltü zen Nicolas Duplaa Atarraztarra, berogei ta zortzi minütaz, doidoietarik, minüta batez lehentü zaion Julien Duhamel. Emazte hanitxek parte hartü züen ere lasterketan eta emaitza aski honak izan dira, besteak beste Xiberotarrak taldeko Maylis Houret 4. Heltü zen. Dena giro honean iragan zen eta arrestitan joan ziren ere Atarratzeko ihautietarat bestaren egitera.

Colette eta Elixabet Etxart :


Maylis Hourret :

Nicolas Duplaa :

Sébastien Challa Mauleko konseilaria :

Gora beherrak izan baziren ere 2014ean Mauleko Pilota Batarzünarentako, bilan baikorra egin da azken biltzar nausian. Kirol mailako emaitzak orohar aski honak izan ziren bena jokolarien nonbrea ttipitü zen, bereziki pala ancha ari ziren neskatila zonbait taldea ützi beizüen. Antolatürik izan ziren goi mailako partidek ere, ez züen antolatzeko egin zen lanaren heineko früitü ekarri. Hortaz damütü dira batarzünako ardüradünak. Dagün asteetan hitzordü ederrak lüzatürik direla jakinarazirik izan da, hala nola, Elite Pro eskü hüxkako biazkako txapelgoaren hiru egünaldi iraganen dira Xiberoan, martxoaren 15,21 eta 28an, Lohitzüne, Maule eta Garindainen. Lehenago aldiz, martxoaren 7an zesta puntako Pro-Am txapelgoako bi partida jokatüko dira Maulen arrestiriko 17etarik harat. Tambourindeguy-Errandonea, Abeberry-Mandagaran-en kontre eta Olharan-Itoiz, Ithurria-Eyherregaray-en eretzean. Sartzea dohainik dateke azken hitzordü hontan.
Cédric Samalbide :

Xibero Trail Holzarte Orhi mendi lasterka antolatüko düe Larraineko gazteek 2015eko agorrilaren lehenean. Besta batzordea da antolatzailea, Herriko Etxea, Xiberotarrak kirol alkartea eta Thierry Perrot, holako gertakarien antolatzeko esperientzia düanaren lagüntzarekin. Hogei ta hamar kilometroko lasterka date, bi mila metroko petik gorakoa. Larraineko plazatik abiatüko da, Logibarera jaitsiko, Holtzartetik Pixtara iraganen eta Otsogorritik kaskoz kasko Orhiala heltüko da, San Jüjefeko oihanatik berriz plazala heltzeko. Antolatzaileek dioienaz üngürümen pare gabekoan iraganen den lasterka date. Haren bidez lürraldea ezagütarazi nahi düe eta Larraine herria eta Xiberoa ere biribilkatü nahi düe kirol gertakari baten üngürüan. Antolatzaileak barantaila hatsarrean bildüko dira eta oraino dei bat zabaltzen düe lagüntü nahi düen güzieri antolakuntzan parte hartzeko. Interesatüak deit  06 33 03 94 33 telefono zenbakiala.
Hervé Amestoy Larraineko gaztea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan