XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Garindaineko Urrupean trinketeko Elite Pro eskü hüxka 10. Lehiaka jokatüko da ostirale eta igante hontan.
Ostirale gaüan 20etan lehen final erdian, Larralde eta Harismendy, Etxeverri eta Ximun Lanbert-en eretzean ariko dira eta ondotik bigerrenean, Laurent Lanbert eta Bixintxo Bilbao, Bielle eta Ducassou-ren kontre ariko dira.
Finala igante goizan 11etan jokatüko da eta aitzin partidan 10etan düala 10 urteko finalistak ariko dira. Jean François Aranburu eta Patrick Ozafrain, Ibarrola eta Kurutxarri-ren kontre ariko dira.
Ostiralean aiharrialtzen ahalko da trinketean, leküa etxekitzez 05 24 34 12 22 telefono zenbakian eta igantean aldiz bazkaria proposatürik da. Hor leküen etxekitzeko deitü behar da 06 83 77 10 06 telefono zenbakiala.

Mixel Latxere eta Peio Gixandut dira 2015eko Xiberoko Txapelgoako irabazleak. 30 eta21 nausitü dira Peio Jauregi eta Ximun Lanbert-en etzean.
Mixel Latxere-k bigarren aldikoz eramaiten dü txapelgoa, aldi hontan Irisarriko gibelkari gazte batekin, Urdiñarbeko plazan bere trebetarzün handia erakutsi düanak.
Bigerren mailan, Etxeverri Cazenave nausitu dira 30 eta 29 Queheille Larralde-n kontre.
Eta 3. mailan Urruti eta Iritzitik 30 eta 14 irabazi züen ostirale arratsean Organbide Etxegarai-en kontre.
Ximun Lambert:


Peio Jauréguy:

Michel Latchère:

Peio Guichandut:

Ziberoak egünaldi berezi bat antolatzen dü Xiberoko haurrentako neskenegün arresti hontan 2 orenetarik aitzina.
Helbürüa da prefosta haur zonbaiten jinaraztea eskü-baloko eskolan.
Hartakoz egünaldi berezi hontan, haurrek eskü baloaren deskubritzeko parada ükenen düe eta ondotik arresti askari bat eskeinik dateke.
Egünaldiaren ontsa ürrentzeko Zibero Bordes neskatilen partida eta Zibero Nousty gizonen partida ikusten ahal düküe dohainik.
Egünaldi hori zinez inportanta da ziberoarentako. Igaran urtean horen dela medioz beren eskola bete züen.
Mathieu Tauzin:

Barkoxek bere sasoa ezinago hobeki abiatzen dü! 37 eta 17 nausitzez Donapaleuko taldeari kontre, bonüz ofentsiboa kausitzen düe.
Alta, lehen denbora erdian amikuztarrek düdarazi dütüe, irabazten beizüen 17 eta 16.
Bena bigerren denbora erdian Barkoxek bere gibeleko jokülariaren medioz hiru entsegü sartü dütü, amikuztarren indiziplinaren pakaraztez.
Jokülari berriak ere gozatü dira eta erakutsi düe zerbait honik ekarriko züela taldeari.
Ber zoinian anekdotika multxoko lehen leküa hartzen düe barkoxtarrek joan gabe Laresorerat ondoko astean.

Marcel Kauma:


Hervé Chuburu:

Jérémy Michel:


Mauleko sasoa galtze batekin abiatzen da. Bena ez da emaitza pentsatzen ahal den bezain txarra. 17 eta 13 galdü düe Marius rodrigon eta ondorioz bonus defentsiboa biltzen düe. Neverseko jokülariak azkarregi ziren eta argi da ez düela ber txapelketa jokatüko beren 6 miliu euroko budjetarekin. Lehen partidarentako beraz emaitza hon bat multxoko talde gottorrenaren kontre. Erreserbak ere espanto eder bat egin dü doi doietik galtzez 14 eta 18. Dagün igantean Castaneten jokatüko düe mauletarrek. Jokülari lehendakari eta trebazaleen ikuspüntüak:

 

Beñat Queheille:


Yannicq Vignette:

Julen Goia:

Guillaume Jan:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan