Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
HOROZKOPA
Emankizüna



Panpi Idiart eta Ximun Luku dira 2014eko Xiberoko eskü hüxka txapelgoako irabazleak. Aste ondarrean Urdiñarben jokatzen ziren finalak. 2. Mailan ostiralean jokatü zen finalean, Antton Etxeber eta Eric Etxart nausitü ziren J.Bernard Ayçaguer eta Cédric Samaldibe-n kontre 30 / 15. Igantean aldiz lehen mailan, Panpi Idiart eta Ximun Luku nausitü ziren beraz, Mixel Latxere eta Julien Arbeletxe-n eretzean 30 / 21. Aintzin partidan, 3. Mailako finalean, Sébastien Pochelu eta Paul Lacanette nausitü ziren Denis Aguerre eta Jean Jacques Carriquiriborde-n kontre 30 / 20. Xapelgoako antolatzaileek bilan baikorra egin düe aurtengoko lehiakaz, eta jadanik dagünari gogozkatzen hasi düela baieztatü deiküe.
Xiberoko eskü hüxkako txapelgoaren azken erdi finalak jokatü dira aste ondarrean Muskildiko besteen karietara. Lehen mailan, Michel Latxere eta Julien Arbeletx nausitü dira Gilles Lafitte eta Iñaki Goikoetxea-ren eretzean 30-13. 2. mailan Eric Etxart eta Antton Etxeber 30-10 nausitü dira Olivier Rospide eta Julien Salaberri-en kontre. Eta 3. mailan, Jean Jacques Carriquiriborde eta Denis Aguerre nausitü dira, Irigoin aitaseme-n kontre 30-20.
Iragan neskenegünean hasi ziren Xiberoko eskü hüskako txapelgoako finala laurdenak Santa Grazin. Goizeko partida jokatü zen pentsatü bezala, bena beste partida bat gibeltü eta azkena Maulen jokatü züen aro txarrarengatik, Pettarrean zelüa zohardi zelarik Basabürüan ebia beitzen. Aste hontan hasirik eta astelehen oroz txapelgoa ürrentü artino, Dominika Agergarai Olhasok partiden bildümak eginen dütü Xiberoko Botzean. Neskenegün hontan (agorrilaren 9a) Bildozen izanen dira partidak: 11:00etan 3. maila, 16:00etan Exilard / Eyheramouno eta Etchegaray / Arçanuthury ariko dira, 17:00etan berriz Idiart eta Lucu, Carricart eta Elissiryen etzean.
Xiberoko Mendi Tinietako auto lasterkan, Liginagako Dronde aita-semeak jaun eta jabe izan dira aste ondar orotan. Ostiral arratsetik Liginagakoak lehen leküan sailkatü ziren. Neskenegünean, Iratiko espeziala güziak irabazi ondoan, abantzü handia kausitü züen eta igantean lasterkaren küdeatzea besterik ez züen egin behar. Maidalenako azken iragaitea bere aitari eskeini dio Louis Dronde-k, autoaren gidera üztez. Louis Dronde-ek erran deikünaz, manera horrez sekülan irabazi ez züan Xiberoko lasterka irabazi dü.Segunda baten gatik bigerren leküan sailkatü da Anixet Garikoitz, Manu Castan hirugerren leküan üztez.
10 urtez alkarte bürü izanik, Pierra Errezarret-ek Zibero Sports-eko bere kargüa ützi dü, taldea osagarri honean emanez segidari. Basabürüko kirol taldeak 236 lizentzitü dütü, gehiengoa neskatilak, orotara 13 talde badirade, gei eskü balu eskola.


