XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Barantailaren 19an ürrentü da Maulen Essor Basque bizikletako lasterka. Üsatü bezala, arrakasta handia bildü dü Xiberoan, jente hanitx hüillantü dira bereziki Oxkaxeko lepoala eta Larrabileko pattareala. Lasterkaldi ederra eta tiran ikusi ahal izan da atzoko bi etapetan. Irabazleak zoin diren, Essor Basque-ko trofeoa irabazten düana Julien Loubet ofiziozko jokülari ohia. Mikael Queiroz xiberrotarrak 11 gerren leküan ürrentzen dü. Sailkapen orokorrean Warren Barguil da irabazlea. Orotarat, lasterka güzietan püntü haboroenik bildü düana Tzortakis lasterkaria da.  Lasterkarientako baldintzak gogorxka izan badira ere, halere aski kuntent agertü dira, ontsa prestatü ahal izan beitira.  Bestalde, Essor Basque-ko antolazaleak ere botzik dira eginik izan den batzarriaz eta antolaketaz. Ikus sailkapen orokorra

Entzün Christian Bibal Essor Basque lasterketako antolazalea : 


Enzün Julien Loubet Essor Basque trofeoako irabazlea : 

Kevin Ithurria eta Nicolas Eiheregaraiek Mexikotik ekarri zilarrezko medailak ez dütü Xiberoko pelotakaren itzal güziak tapatü ahal izan. "Atharraztarrak" pelota alkarteak, 50 urtez "lüzean" edo "errebot"aren presentzia segürtatü ondoan Xiberoan, aurten ez dü diziplina hontan talderik presentatüko, jokülari eskazen gatik. Jeannot Solanille"Atharraztarrak" alkarteko lehendakariak zeion, "ez da pelotaren garapena aski eginik bereziki eskola danik eta ez da ere aski trebazalerik. So egileen jarraikia dela eta, beste inganioen artean, pelotaren üngürüko interesa azkenetan dela" azpimarratü dü.

Entzün Jaki Eiheregaray Mauleko Pelota Batarzüneko lehendakaria : 


Entzün Sébestien Challa Mauleko zinegotsia : 

"Neska Gaitz" Mendikotako nesken rügbi taldeak 2012 urteko egütegia plazaratü dü. Aurten ere, argazki ederretan ikusten ahal dira neskatilak. 2012ean bigerren mailan jarraikitzen düe mendikotarrek. Nesken talde güti izatez, kilometra hanitx egin behar düe partiden jokatzeko. Ondorioz, fresak handiagoak dütüe. Gastü horier bürü egiteko, ekintza ezberdinak antolatzen dütüe, horietan egütegiaren salmenta. 8 €tan salgei da, Maulen Philippe Etxegoyhen argazki saltegian eta Jean-Marc Haristoy kinearen egongian. Züek ere züen lagüntza ekar, egütegi hau erostez.

Entzün Christelle Harislur, Neska Gaitz taldeko ardüradüna :

Aste batez, barantailaren 19 artino iraganen da Essor Basque bizikleta lasterka. Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberoa zeiharkatüko dü berriz. Sei egünaldiz Bidaxüne, Kanbo-Uztarritze, Azkaine-Hendaia, Donibane-Garazi, Donapaleü-Larzabale eta Maulen gainti ibiliko da. Beste urtez bezala, ez da Maulerik abiatüko bena aldi hontan ürrentüko. Frantziako talde azkarrenak beren sasuaren prestatzera jinen dira eta Euskadiko taldeak ere parte hartüko dü.

Entzün Christian Bibal antolazale bat : 

Denen behar da Basabürüan bizitzeko eta Basabürüaren biziarazteko. Abentüaren 17ean arratsarekin, Zibero Sports alkarteko familia handiak, aihari bat eta soinü bat Trikia taldearekin antolatzen dütü Ligiko salan. Kirol alkarteek jenteen arteko harremanen garatzeko inportentzia handia düe eta Basabürüan Zibero Sports alkarteak dü kargü hori betetzen. Alkarteak 200 jokülari biltzen eta ariarazten dütü urte orotan. Lagüntzaleak beren aldetik kirol mailan ez badira inplikatzen, sponsor xerkatzen, matahame edo bixkotx egiten eta saltzen ari dira beti, alkarteko kontüak plomatü nahian. Neskenegüneko gaüaldia kausitürik izan dadin, kümita lüzatürik zaizüe, Zibero Sport alkartea eta Basabürüa bizi ditian.

Entzün Mathieu Tauzin Zibero sports alkarteko kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan