XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Setemerearen 2an Garindainen goizanko 10tan 3. sailan Nikolas Urruti eta Allande Iritziti, Olivier Rospide eta Jean Mixel Bonnefonten kontre ariko dira. Ondotik, 11etan lehen sailan, Olivier Landagarayek eta Thierry Itoizek, Xabi Heguiaphal eta Beñat Maitiaren etzean jokatüko düe. Arrestiritan 2. sailan 17tan, Mikael Arricau eta Pierrot Idiart, Philippe Caset eta Thierry Intxastoixipiren kontre ariko dira. Aldiz, bigerren erdi-finalan setemerearen 9an Muskildin igantearekin, goizanko 11tan 3. sailan, Patrick Irigoin eta Vincent Mongaston, Patxi Cazenave eta Yannick Exilard-en etzean ariko dira. Arrestiritan 16etan, 2. sailan Jean-Bernard Ayçaguer eta Pierre Arçanüthürry, Didier Berassategi eta Erik Etxarten kontre lehiatüko dira eta azkenik 18etan lehen sailan, Peio Jauregi eta Ximun Luku, Mixel Latxere eta Eric Ithurralden kontre ariko dira. Azkenik txapelgoaren ürrentzeko, finalak jokatüko dira ondoko igantearekin setemerearen 16an Urdiñarbeko besteen kari.

Entzün Alain Mugordoy Xiberoko Eskü-hüxkako txapelgoako antolazale bat : 

Xiberoko Eskü Hüxkako 5. Txapelgoa jokatüko da, agorrilaren 4tik setemerearen 16ala. Aurten, berezkoen mailako pelotakari berriek parte hartüko düe eta hebenko pelotakariekin üztartürik, düdarik gabe lehia eijerra sortüko düe. Agorrilaren 4an Santa Grazin, 18an Mitikilen, 25 eta 26an Sohüta eta Gotainen jokatüko dira final laurdenak, final erdiak üsatü bezala Garindaine eta Muskildin setemerearen 2 eta 9an, finala setemerearen 16an datekealarik Urdiñarben. Mauletarren aldetik, Latxere, Iroume, Jauregui, Lafitte, Elissiry, Ithurralde, Landagaray, Christy eta Hegiaphal ariko dira, Amikuzetik Ximun Luku, Noizbaitetik Beñat Maitia, Berezkoen aldetik Alfarro, Soruet, Itoiz eta Muskarditz eta Azkainetik Jon Laduche. 3. mailako partidak goizetan jokatüko dira 11etan, eta arrestiritan 16etarik harat 2. eta lehen mailako partidak. Lehia eijer baten mentüran gira segür eta giro ezinago hona izanen da herri horietako plazetan, denak biribilkatürik pilota lüzaz bizi dadin Xiberoan.

Entzün Alain Mugordoy Eskü hüxkako txapelgoaz ardüratzen dena : 

Azken 5 urteetan egin den lana bere frütüa ekarten dü, hona zer azpimarratürik izan den SAM Foot alkarteko biltzar nausian. Berrogei jokülari beno haboro, orotarat kasik 180 lizentziatü dira Zanko balu taldean, büdjeta ere %30ez emendatü da. Hatik, inportantena kirol bilana da, azpimarratzeko da egün adin sail güzietan taldeak badirela, ttipietan eta gehitüetan ere. Jokülari gehitüen eta trebazaleen inplikazionea ere goraipatürik izan da, lan hanitx egiten beita gazteen trebatzeko nahiz eta eskaz bat eta arrenküra zonbait badiren asteazkeneko trebatzearen jarraikia segürtatzeko. Emaitzen aldetik, Gehitüen Lehen Taldea abantxü maila batez goratü da bena azken partidetan ez da egin ahal izan. Halere, talde osoak esperantxa hanitx dü mailaz goratzea ondoko urteentako. Erran behar da ere, biltzar nausitik landa, SAM Zanko balu taldeko egoitza berria estrenatürik izan dela, Mixel Etxebest Mauleko Aüzapeza eta Pepela Mirande Kontseilü Orokorraren aitzinean.

Entzün Jakes Jaragoyhen SAM Zanko baluko ardüradüna eta trebazalea : 


Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza egoitza berrietaz mintzo :  

Mauleko Besteen kari hasiko da Maule Hiriko üdako Zesta Punta sasua. Üztailaren 12an ostegünarekin kinielak parioak jokatüko dira eta sari andana bat irabazten ahalko dira. Ondotik, üztailaren 19an hasiko da amatüren txapelgoa, Frantziako txapelketako erdi finalistak lehiatüko dira Guetariako Olharroa Donibane-Lohitzüneko Luzaz Gazteren kontre. Gero, üztailaren 26an Hossegor Bidarteko Kostakoaren etzean ariko da eta finala agorrilaren 2an jokatüko da. Bestalde, Profezionalen txapelgoa agorrilaren 9an jokatüko da. Lehen finala erdian, Tambourindeguy eta Etchetto, Curveur eta Minvielleren kontre ariko dira. Ondotik agorrilaren 16an bigerren finala erdian, Olha Eyheregaray Foronda Mandagaran-en etzean ariko dira. Ürrentzeko, finala agorrilaren 24an iraganen da ostiralarekin Mauleko Jai-alaian. Aurten, Ipar Eüskal-Herriko beste Jaï-alaïetako lehiaketetan bezala, Hego Eüskal-Herriko bi enpresetako jokülaririk gabe eginen da Mauleko txapelgoa.

Entzün Jacky Eyheregaray Mauleko Pilota batarzünako lehendakaria :

« Ene herriarentzat igerixka eginen düt » animazio berria proposatzen dü üda hontan Xiberoko pizinak, SAM Igerixka alkartearen partaidegoarekin. Ber herriko jente, gazte, adineko, gizon, neska ala emazte, algar ondozka ahal düen luzetarzün handiena egin behar düe oren batez. Herri bakotxeko parte harzaleen nonbrea eta haurrena kontütan hartürik izanen da sailkapenarentako. Ordüan, züen herriaren ordezkatzeko arrunt planta zitaie eta izenak eman Mauleko pizinan üztailaren 5a aitzin. Animazionea dohainik da.

Entzün René Castel Mauleko Igerixkagiako erakaslea : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan