XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Essor Basque bizikleta lasterka ürrentü berri, bertan, parte hartü düan Frantziako taldeak astea iragan dü Irabarneko jauregian Xiberoko bideetan trebatzez. Honen kari, baliatü gira taldeko mekanizienta edo bizikleta konpontzailearekin mintzatzeko eta haren lana ikusteko. Bizikleta güziak kamioneta batetan bildürik dira, goizan prestatzen dütü, entrenamentü edo lasterka denboran pirripitalariak jarraikitzen dütü eta arrenküra balinbada, ahal bezain zale konpontzen dü. Azkenik, lasterka ürrentürik delarik, bizikletak berriz kontrolatzen, konpontzen eta xahatzen dütü kamionetan sartü aintzin. Hots, lehena lanean hasten eta azkena lana ürrentzen.

Entzün Marc Chevènement Frantziako bizikletako taldearen mekanizienta : 

Basabürütik Pettareala igaranen 29 gerren "Foulées Souletines" lasterka. Atharratzetik abiatüko da barantailaren 26an Maulen ürrentzeko. Abiatzeak, 9.00tan hoiñez kurritüko direnentako 13 kilometrekin eta 9:30tan lasterkarientzat 15 kilometrekin. Lasterkatzeko 16 urte beno haboro üken behar da eta bedeziaren baimena üken. Ihauteriak izatez, mozorrotürik agertzen ahal zide eta jakin ezazüe maska ederrenak sari bat ükenen düala. Bestalde, lehen hiru irabazleak saristatürik izanen dira eta lasterkaldi denboran bizkarrekoak zozketatürik izanen dira oparien eskentzeko. Lasterkarien baldintzen hobetzeko otobüsak antolatürik dira Mauletik Atharratzerat. Ürrentzean Jai-Alaian duxatzeko paradea dükee eta egüerditan lasterkariek Maulen jaten ahalko düe, Basabürüko ihauterietarat joan aitzin.

Entzün Jaki Eyherregaray lasterkaldiko antolazale bat : 

Kevin Ithurria eta Nicolas Eiheregaraiek Mexikotik ekarri zilarrezko medailak ez dütü Xiberoko pelotakaren itzal güziak tapatü ahal izan. "Atharraztarrak" pelota alkarteak, 50 urtez "lüzean" edo "errebot"aren presentzia segürtatü ondoan Xiberoan, aurten ez dü diziplina hontan talderik presentatüko, jokülari eskazen gatik. Jeannot Solanille"Atharraztarrak" alkarteko lehendakariak zeion, "ez da pelotaren garapena aski eginik bereziki eskola danik eta ez da ere aski trebazalerik. So egileen jarraikia dela eta, beste inganioen artean, pelotaren üngürüko interesa azkenetan dela" azpimarratü dü.

Entzün Jaki Eiheregaray Mauleko Pelota Batarzüneko lehendakaria : 


Entzün Sébestien Challa Mauleko zinegotsia : 

Barantailaren 19an ürrentü da Maulen Essor Basque bizikletako lasterka. Üsatü bezala, arrakasta handia bildü dü Xiberoan, jente hanitx hüillantü dira bereziki Oxkaxeko lepoala eta Larrabileko pattareala. Lasterkaldi ederra eta tiran ikusi ahal izan da atzoko bi etapetan. Irabazleak zoin diren, Essor Basque-ko trofeoa irabazten düana Julien Loubet ofiziozko jokülari ohia. Mikael Queiroz xiberrotarrak 11 gerren leküan ürrentzen dü. Sailkapen orokorrean Warren Barguil da irabazlea. Orotarat, lasterka güzietan püntü haboroenik bildü düana Tzortakis lasterkaria da.  Lasterkarientako baldintzak gogorxka izan badira ere, halere aski kuntent agertü dira, ontsa prestatü ahal izan beitira.  Bestalde, Essor Basque-ko antolazaleak ere botzik dira eginik izan den batzarriaz eta antolaketaz. Ikus sailkapen orokorra

Entzün Christian Bibal Essor Basque lasterketako antolazalea : 


Enzün Julien Loubet Essor Basque trofeoako irabazlea : 

Aste batez, barantailaren 19 artino iraganen da Essor Basque bizikleta lasterka. Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberoa zeiharkatüko dü berriz. Sei egünaldiz Bidaxüne, Kanbo-Uztarritze, Azkaine-Hendaia, Donibane-Garazi, Donapaleü-Larzabale eta Maulen gainti ibiliko da. Beste urtez bezala, ez da Maulerik abiatüko bena aldi hontan ürrentüko. Frantziako talde azkarrenak beren sasuaren prestatzera jinen dira eta Euskadiko taldeak ere parte hartüko dü.

Entzün Christian Bibal antolazale bat : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan