XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Intxauspe Ducasou 40 - Latxere Lazkano 16, aidez nausitü dira Lapurdiko bi gazteek Lohitzüneko Elgaiñe trinketeko lehen lehiakaren finalean herriko bestaren kari. Jaun eta jabe, gaztetarzünaren indarrarekin lehen mailan aritzeko ahalak erakutsi dütüe bi gazteek, Latxere eta Lazkanok ezin züelarikan erauntsiari errantzüten. Azia pilota batarzünak oso baikor agertü da lehen lehiaka honen bilana egitean, püblikoa parrastaka agertü da berritan trinketea betatzez eta pilota partidak maila honekoak izan beitira. Dagün urtean ere, bigerren lehiaka bat antolatüko düela baieztatürik izan zaikü.

Entzün Edouard Exilard Paxkoteia :

Lohitzüne, Uhartiri, Larribarre eta Pagola herrietan ari den Azia kirol batarzünaren lehen pilota lehiaka iraganen da dagün ürrietaren 7 eta 9an, Lohitzüneko Elgaiñe trinketean. Lehiaka hortan amateurak eta berezkoak nahasirik dirateke. Ostiralean ürrietaren 7an arrestiko 19etan lehen final erdian Mixel Latxere eta Vincent Lazkano, Peio Larralde eta Ximun Lamberten etzean ariko dira eta bigarren final erdian Alexis Inxauspe eta Baptiste Ducassou, Patrick de Ezkurra eta Hervé Bonnebeltzen kontre ariko dira. Ondotik Talo ta Xingar jaten ahalko da leküan berean. Finala igante arrestiarekin jokatüko da 18etan. Aintzin partidak badirateke ere, 16.30etan Azia pilota batarzünako gaztetxoak, 17etan artekoak, Bruno Berzaitz eta Sylvain Eiheramouno, Vincent Mongaston eta Bastien Chrityren etzean ariko dira. Finala xüxenean zabaltüko dügü Xiberoko Botzean 18etarik harat.

Entzün Edouard Exilard eta Jean Michel Bonnefont antolatzaileak :

Xiberoko eskü-hüskako txapelgoan jokatü ahal izan ez ziren azken bi finalak egin dira setemerearen 23ean Urdiñarben. Lehen mailako B sailan Bastien Christy eta Pierrot Idiart nausitü dira Antton Etxeber eta Olivier Cosseren kontre 30/16. Ondotik, lehen mailako A sailan Xabi Heguiaphal eta Ximun Lucu nausitü dira Olivier Landagarai eta Julien Arbeletxen kontre 30/25. Ximun Lucu txapeldün izatez botzik agertü da. Bestalde, txapelgoako antolazaleek ere bilan oso baikorra egin düe aurtenko txapelgoaz. Izan dadin Altzain, Pagolan, Bildoze, Santa-Grazin, Garindaiñen, Muskildin eta Urdiñarben, sogile franko hüilantü da, batzarri oso hona izan da eta pelotariek plazerra parte hartü düe txapelgoan.

Entün Alain Mugordoy Xiberoko Eskü-hüskako antolazale bat :


Entzün Ximun Lucu txapelgoako erabazlea :

Entzün Julien Arbeletxe txapelgoako galtzailea :

Federal 1 eko txapelgoa gaixki abiatü da mauletarrentako, beren zelaian galdü düe Tyrosseren etzean 22/45. Erran behar da, multxoko gottorrena errezebitzen züela xiberotarrek, iragan sasuan Tyrosse frantziako txapelketako finalan galdü züan, beraz kasik pro D2 lat iragaiteko heinean da. Hots, xiberotarrentzat emaitza gogorra bada ere, ez da sürprisarik izan Beñat Queheille SAMeko lehendakariarentako. Bestalde, 2 gerren ekipak ere galdü dü 15/20. Dagün igantean ürrietaren 2an, beste partida gottor bat mauletarrentako, Lannemezanen  kontre ariko dira Lannemezan-eko zelaian .

Entzün Julien Goyhenex SAMko kapitaina :


Entzün Beñat Queheille SAM Rügbiko lehendakaria :

Rügbian, Federale 1eko sasuaren abioa da setemere hontan. Maule Tirosseren etzean hasiko dira setemerearen 25ean Marius Rodrigo kirol zelaian. Sasu gaitzaren mentüran dira so egiten bada bere multxoko beste taldeak zoin diren. Lannemezan, Marmande, Blagnac, Olorue, Lourdese, Riberac, Limoges, Valence d’Agen eta beraz Tirosse, talde azkarrak baizik ez dira jokatüko. Gerogo eta haboro federale mailan izan diren berantolatzearen ondorioz, maila goratzen ari da, bena Maulek bere leküaren etxekitzea ixeatüko dü düdarik batere gabe. Hasteko,Tirossen kontreko partida setemerearen 25ean arrestiriko 15etarik harat xüxenean jarraikitzen ahal dükezüe Xiberoko Botz hontan Régis Claverierekin.

Entzün Pierre Aguer SAM Rügbi lehen taldeko trebazalea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan