Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Allande Socarros-ekin ebilaldi!!
Emankizüna
Kültür bizipenetaz
Artxiboan



Frantziako armadarentako lasterkan ari den Alexandre Daletandek dü irabazi aurtenko Essor Basque lasterkaldia, baita sailkapen orokorra ere.
Bakartarzüna ez da arrotza Mauleko Jerome Lamirand Mauletarentako. Bada hamabost urte epaile edo arbitra dela rügbian eta azken 5 urteetan goi mailan ari da aste ondarretan. Kirolariak bezala prestakuntza fisiko seriusa jarraikitzen dü eta erran deikünaren araberan, epaile lanak nortarzün azkarra galtatzen dü, üsü beste güzien irritziaren kontre, bakarrik arrazuaren ükeitea gertatzen beitzaio. Jerome Lamirand-entako arbitrajea ez da ofizio bat, pasione bat baizik, bere kasüan rügbiaren sükarra.
Bi üngürümen berezien ezagützeko parada eskentürik zaikü ürrietaren 6 eta 7an Atharratzen, speleologia eta canyoning egünaldien kari. Lürpean ala arroilen artean ibilten ahalko zide hezitzaileen lagüntzarekin. Ostiraletik igandeala, erakuska, mintzaldiaia, bideo emanaldiak izanen dira Atharratzeko plazan eta hortik abiatüko dira speleo ala canyoning elkaldiak. Aktibitate güziak dohanik dira. Salbü, kanbiatzeko jauntziak, ibilteko oskiak edo botak ekarri beharko dütüzüe. Haatik, elkaldietan parte hartzeko, izenak eman behar dira. Xehetarzünentako,
Alexis Inxauspe eta Thierry Harismendyk irabazi düe Lohitzüneko Azia 2. Trofeoa, Hervé Etcheverry eta Piarres Ducassouren etzean 40/22. Emaitzak ez dü erakusten partida denboran izan den lehia, Etcheverry eta Ducassouk ez beitüe püntürik ützi güdükatü gabe. Ürrietaren 7an Lohitzüneko trinketea beterik zen, beraz arrakasta eijerra kausitü dü aurten ere Azia Trofeoak eta antolatzaleek segürtatü deiküe dagün urtean 3. bat izanen dela.







