Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
ZAPPING !!!
Emankizüna

Xabükitzea
Artxiboan



Aste hontan zen SAM footarentako txotxen tiratzea Frantziako koparen kari. Laugerren ützülüan heltürik beitira, balentri bat beno haboro eginik, beste puzka lodi baten haidürü zaie. Trelissac taldearen kontre jokatüko da partida hori Jeannot Lassere zelaian setemerearen 29an arrestiriko 16.00tan. Jente hanitx egükirik balinbada, züzendariek haitatü düe ez sargiaren pakaraztea.
Gora pilota ! 2012ko Xiberoko eskü hüxkako pilota txapelgoa, hasi bezain ontsa ürrentü da setemerearen 16an Ürdiñarben jokatü diren finalekin. Lehenik, ostirale arrestiritan 3. mailako finala irabazi düe Exilard eta Cazenave, lehiakako pelotakari gazteenek, Rospide eta Bonnefont-en kontre 30/23. Igante goizan 2. mailako finala eraman düe Berasategi eta Etxartek, Arricau eta Idiarten etzean 30/13. Azkenik, Landagarayek eta Itoizek jauntzi düe Xiberoko txapelgoako 5. lehiakaren txapela. 30/25 nausitu dira Latxere eta Ithurralden kontre, 350 soegileen aitzinean. Antolatzaleak bilan oso baikor egiten düe aurtenko zoingehiagokaz. Partida eijerrak, herrietan batzarri ezinago hona, soegile franko eta audela aroa alte, osagei güziak bildürik izan dira txapelgoaren kausitzeko.

Mixel Latxere eta Eric Ithurralde sailkatü dira Xiberoko Eskü-hüxkako Txapelgoako finalentako. Muskildiko besten kari jokatü da eskü hüxkako bigerren erdi-finala. Bi jokülariek irabazi düe Peio Jauregi eta Ximun Lukuren etzean 30/27. Bigarren sailan, Urdiñarbeko sailkatü dira Didier Berasategi eta Erik Etxart, Jean Bernard Ayçaguer eta Pierre Arçanüthürrien kontre 30/15 irabaztez. Eta hirugarren sailan, Yannick Exilard eta Patxi Cazenave, lehiakaren gazteenak, finalan izateko nausitü dira 30/23 Irigoin eta Mongaston-en kontre. Exilard eta Cazenave setemeraren 14ean ostiralearekin 19etan jokatüko dira 3. seriako finalan, Rospide eta Bonnefont-en kontre. Aldiz, bigerren sailako finalan, igante goizan, Didier Berasategi eta Erik Etxart, Mikael Arricau eta Pierrot Idiarten kontre ariko dira, ondotik lehen sailan Mixel Latxere eta Eric Ithurralde, Olivier Landagaray eta Thierry Itoiz-en etzean ariko dira.
Rügby sasua eta txapelgoa berriaren lehen partida jokatüko düe Mauletarrek setemerearen 16an Marius Rodrigo zelaian Maulen. Federale 2an ariko dira eta beren multxoan, Riscle, Arcachon, Hendaia, Bokale, Aramitze, Aire sur Adour, Lombez, Salles eta Peyrehorade taldea izanen düe. Azken horien kontre ariko dira igantean. Bestalde, sasu berri bat, maila berri bat, trebazale berria izanen dira. Jean-Mixel Arrayet, iragan urteko bigarren taldeko trebazaleak düke ardüra Ximun Castillonekin. Prestakuntza agorrila hatsarreaz geroztik hasi düe eta Challenge de l’Essor delakoaren 4 partidak irabazi dütüe, Bizanos eta Orthezen kontre.
Liginagako Dronde aita semeak nausitü dira 


