XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Zesta-puntako lehiaketaren finala jokatü da barda Mauleko Jai-Alaian. Beaskoetxea eta Felixek irabazi düe Erkiaga eta Alliezen kontre 35 eta 30. Lau püntüetan bardintürik zirelarik Alliezek belainean pelota bat bildü dü eta partidaren ürrentzea artino ageri zen ez zela aisa ari. Nahiz abantzü eijerra ükenik 14-7 ; 21-15 eta 24 bardintü ondoan, Beaskoetxa eta Felix finalaren irabazleak izan dira. Balinba, Felixentako Maulen azken partida zen eta omenaldi ttipi bat egin dioie Mauleko Herriko Etxeak eta Pelota Batarzünak.
Entzün Beaskoetxea zesta-puntalaria Dominika Agergarai-en mikroan:

Betzüla trinketeko zazpigerren lehiaketa astebürü hontan jokatüko da Larrainen. Agorrilaren 20an ostiralearekin arratseko 8 orenetan lehen final-erdian Bielle eta De Escurra II, Lambert eta Harismendyren etzean ariko dira. Bigerren final-erdian aldiz, arratseko 9etan Ibarolla eta Ducassou ariko dira Patrick De Escurra eta Oçafrainen kontre. Ontsalaz, Etcheverry ari behar zen Oçafrainekin bena mankatü delakoz Patrick De Escurra haren partez ariko da. Mementoko pelotakari hoberenak ikusten ahalko dira. Iganteko finalan goizanko 10 orenetan, aitzin partidan bürüz bürüka ariko dira, ondotik 11 orenetan dateke Betzüla trinketeko finalisten lehiaketa. Lekü güti baratzen delakoz, hobe da aitzinetik sartzea erreserbatzea Larraineko herriko etxealat deitzez (05.59.28.62.80). Finalatik landa  bazkaria ere izanen da bena ez da haboro lekürik.
Entzün Johañe Accoceberry :

Nahi dena lehiatzen ahalko da Iratiko Tourran üztailaren 3 eta 4an. Bena ESAIT (Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) eta SAM (Sport Athlétique Mauléonais) taldeek alkarrekin antolatü bizikleta ibilbidearen xede nagusia ez da lehiaren sortzea. Iragan urtean egün batez egin zen, bena aurten, parte hartze handia ikusirik, bi egünez dateke eta kilometra haboroekin. Neskenegünean bi ibilbide badirateke zankosagarren araberakoak : bata 60 kilometrakoa eta bestea 100ekoa, Apanizeko lepoa zeharkatüko düana. Xehetarzün güzientako eta izenen emaiteko, klika heben.
Entzün Jean Claude Ager (SAM) :


Entzün Mikel Uzudun (ESAIT)

Ikus, bestalde, Iratiko tourraz egin günüan lehen aurkezpena heben klikatzez.

Mendi martxak astearte hontan ürrentü dü ipar Eüskal Herriko etapa Maulen. Artzen Letona gure lankideak Donapaleütik Maulerat egin düen bidea jarraiki dü. Ebi erauntsi ttipi batez gain, denbora ejerra üken düe. Goizanko 8 orenetan abiatü dira Donapaleütik, 11etan Lohitzunen oto bat bazüen haidürü sagardo freskoarekin (ikus argazkia). Arrestiriko 2 orenetan ibilaldiaz akitürik etzanaldian zirelarik, Artzenek galtozkatü dütü ESAITek (Eüskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) antolatü ibilaldiko partaideak.
Erran dezagün (soinüan ezagün beita) Mauleko karriketan manifestaldi baten egitez kurritü zirela. Egünaldia Mauleko arrüan ürrentü züen Zinka ostatüan, Xiberoko laborantxa, indüstria, kültüra eta gazteriaren berri hartzez, besteak beste Mixel Etxebest Mauleko aüzapezaren parte hartzearekin.
Biharamün goizean Elgetarat (Gipuzkoa) autobüsez joan ziren hantik Trebiñorat joaiteko hoinez.
Entzün Artzenek egin erreportajea :


Entzün Artzen xüxenean ibilalditik Maia Muruagaren mikroan :

Régis Claverie.Mauleko rügbi taldea ttipienetarik bat zen Fédérale 1 mailan. Ttipienetarik zen sos aldetik, zeren eta hebenko jokülariek sari berezi zonbaitez gain ez düe soldatarik ükeiten. Beste taldeetan berriz jokülari haboroenak profesionalak dira. Fédérale 1 mailaren goratze hori ikusi dü azken zortzi urteetan Régis Claveriek, Xiberoko Botzean eta Eüskal Irratietan rügbia jarraikitzen düan lagüntzaleak.
Entzün Régis Claverie :


Eta aitzinkontüetan diren diferentziak ere aipatü deizkü. Entzün Régis Claverie :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan