Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

2025 Üdako artxibo kronika
Emankizüna

Xabükitzea
Artxiboan



Betiko ahalekin, Federale bateko aitzinkontü ttipienarekin eta heben formatürik jokülariekin, sasu berri bat prestatzen ari da Mauleko SAM Rügbi taldea. Iragan den sasu bezalako sasu honaren egitea esperantxa erakutsi düe taldeko ardüradünek beren biltzar nausian. Iragan sasuaz lehen taldeak mailaren etxekitzea lortü düala ohartetxekiko dügü, baita ere bereziki Reichel B mailan artekoek irabazi düen Frantziako txapelgoa. Dagün urtean, talde hortarik gazte zonbaitek lehen taldea azkartüko düe. Bestalde, orai artino Colomier, Bezier ala Graullet bezalako taldeetan ari izan den Thomas Pochelu Maulen ariko dela jakinarazirik izan da. Zoin multxoan eta zer taldeekin ariko diren ez bada orano jakinik, sasu gogorra dateke düdarik batere gabe. Bena gazteen ekarpenarekin eta Mauleko taldeari ezagützen zaion gogoarekin, balentrüak eginen dütüe berriz segürki.
Mendikotako rügbi taldeak 2011ko sasuaren bildüma egin dü arramaiatzeko biltzar nausian. Sasu hona izan bada orohar, anbizione eskaza azpimarratü düe trebazaleek eta lehendakariak aldiz fresen handitzearen aitzinean, sos sartzeak düdakorrak direla erran dü. Gerogo eta gaitzago da ere, aitzinkontüen orekatzea gehitü dü Battitta Hastoy Mendikotako rugby taldearen bürüak. Dagün urtean gehitüen mailan, izan dadin gizon ala emazteen trebazaleak berri izanen dira. Emazteena ez bada orano ezagütürik gizonena aldiz Bruno Bozom date.
Hirugerren aldikotz, Mauleko zanko balu taldeak gelako zanko balu lehiaka antolatzen dü Jai alaian. Hiru egünez partida ezbardinak jokatüko dira, neskenegün igantez kanporaketak eta astelehenarekin finalak. Alde batetik neskak, bestetik pottikoak eta igante goizan gazteak desafiatüko dira. Zortziko taldeak osatü beharko dira, 6 jokülari eta 2 ordezkariekin. Bakotxak 10€ ordaintü beharko düelarik parte hartzeko. Izenak eman behar dira deitzez 06 18 44 90 37 edo 06 22 01 56 02 edo 06 37 24 63 69 zenbakietara. Leküan berean jateko, edateko, eta dutxak atzamanen dütützielarik.
Garindaineko eskü-hüxkako elite pro mailako 6 gerren txapelgoa, maiatzaren 26 eta 29ean jokatüko da Ürrüpean trinketean. Ostegünean bi final-erdiak jokatüko dira. Arratseko 19etan lehen erdi-finalan, Patrick Ibarrola eta Thierry Etxetto, Philippe Bielle eta Thierry Harismendyren etzean ariko dira. Ondotik bigerren erdi-finalan Waltary Agusti eta Ximun Lambert, Olivier Larretxea eta Patrick Ozafrainen kontre ariko dira. Azkenean, finala igantean 11etan jokatüko da Garindaineko trinketean. Finala xüxenean jarraikitzen ahalko da Xiberoko Botzean Dominika Agergarai lagüntzaleari esker. Aitzin partidan 10etan, René Muscarditz eta Marc Saldubéhère, Peio Goikoetxea eta Alain Hegiabehèren kontre ariko dira. Ondotik leküan berean bazkariten ahalko da.
Mauleko hur jokü güne xedea berriz builtarazteko nahiküntea erakutsi dü SAM Kanoe-Kaiak alkarteak, martxoaren 19ean egin düan biltzar nausian. Xedea estatüko zerbütxüen esküetan da aspalditik bena lo bezala. Egün horietan, alkarteko kideak herriko etxean bildüko dira kontseilüko ordezkariekin xedeari builta berri baten emaiteko. Irabarneko gaztelütik San frantses kolegioko zübüala, ibilbide baten antolatzea da helbürüa. Ondorioz, alkarteak bere inganioak heda ahal lezazke. Hur joküen üngürüko lehiak ere antola lezazke, pübliko eta parte harzale hanitx jinaraztez. Xede hona izan leite alkartearentako bai eta Maule hiriko itxürarentako ere.

