XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Mendikotako « Neska Gaitz » emazte rügbi taldea düala 3 urte sortü zen eta iragan urtean Federale 2 mailara heltü zen. Castres, Narbonne, Perigueux, Lons 2 ala St-Yriex bezalako taldeen kontre ari izan da sasu berri hontan. Hiru garaipen, berdintze bat eta 2 galtzerekin bere multxoa erditan sailkatzen da. Xiberoko taldea maila berri hontan bere leküa egiten ari da eta ametsez beterik berriz hasiko dira urtarrilaren 23an Lonseko zelaian. Bestalde, beste urtez egiten züan urteko egütegiaren ordez, aldizkari berezia plazaratzen dü urte hatsarre hontan, non ere argazkiak, algarrizketak eta beste ikusten ahal düen. Aldizkaria üsatü leküetan erosten ahal da 8 eurotan.

Entzün Christelle Harislür "Neska Gaitz" rügbi taldeko jokülaria :

Xiberoa Herri Alkargoan kirolaren eskümena hartzeko ahalmenaz eztabadaren eramaitea galdeginik izan da ostirale gaüan, Maulen igaran den SAM pilota batarzünaren biltzar nausian. Pilota batarzünaren ardüradünak arrenküratürik agertü dira gazte kopuru tipiaren gatik. Kirol hezkuntzak behar dütüan ahalak eman behar zaitzo erran düe alkarteko kideek. Horrez gain, pilota Eüskal kültüraren parte bat izatez lagüntü behar zaio bere geroaren segürtatzeko. 177 kideekin eta 2000 euroko irabaziarekin pilota batarzüna osagarri honean da. Üdako zesta punta lehiakak ez dütü lehen bezala kontüak orekatzen eta behar ere igaran urtean lagüntzaleen ekarpena handizki emendatü dela. Txapelketa ezbardinetan kausitürik izan diren emaitza honak azpimarratütik izan dira, bai eta ere orai batarzünean diren 13 emazte gazteen parte hartzea. Düala 2 urte izan ziren eztabadak gibelean ützirik, sekülan beno giro hona agertzen da Mauleko pilota batarzünean.

Entzün Richard Lafuente SAM Pilota batarzünako lehendakaria :

Mauleko Karaté Klub delakoak emaitzak izenago honak ardietsi dütü  gazteen mailan iragan sasuan eta hasi berri den hontan. Horren berri emanik izan da igaran ostegünean alkarteak egin düan biltzar nausian. Kausitze emaitza horiekin Xiberoko Karate taldea Akitania  eskualdeko talde hoberenetan kokatzen da. Halere, igaran urtean kurtsoak sobera konpetizionen prestatzeko antolatürik izan beitira, gazte frankoek karatea ützi düela aitortü düe ardüradünek. Aurten nahikünte güziak kontütan hartüko dütüe, bi kurso mota eskentzez. Azkenean, Xiberoko Karaté Klub delakoa SAM Omnisport alkartean sartüko da laster bere galtoa honartü bezain fite.

Entzün Battitta Berrogain Karate alkarteko kidea :

Mauleko Ziklismo batarzüna eta Euskadi Txirrindularitza Irakaskundearen arteko partaide hitzarmena lüzatürik izan da igaran neskenegünean egin den Mauleko Ziklismo batarzünaren Biltzar Nausian. Hitzarmenaren bidez, Mauleko taldeak Irakaskundearen lagüntza teknikoa ükenen dü, gazteen trebatzeko, prestatzeko eta beren jarraikiaren hobeki egiteko. Bestalde, NaturGaz talde amatüraren koloreekin lasterketak eginen dütüe hebenko gazteek 2011an Hego Eüskal Herrian. Euskadi Txirrindularitza Irakaskundearen ordezkariak ez dira eskü hütsik jin igaran neskenegünean. Auto bat ekarri düe eta ondoko egünetan Orbea markako 16 txirrindula helaraziko dütüe. Mauleko Ziklismo batarzüna eta Irakaskundearen algarrekilanko lana 1997an hasi zen eta orano lüzaz iraün behar lüke. Euskadi Txirrindularitza Irakaskundeak, Euskadi Euskaltel, Orbea eta NaturGaz txirrindula taldeak kudeatzen dütü.
Entzün Jesus Aizkorbe Irakaskundearen komünikazio ardüradüna :


Entzün Jean Claude Aguer Mauleko Ziklismo ardüradüna :

Setemer hatsarrean, 60 gazteekin berriz hasi da Xiberoko Tenis eskola. Üda hontan Tenis zelaia arraberritürik izan da eta lanen gatik  nekeziak ezagütü dütü kirol taldeak. Lehiak ez dütü egin ahal izan eta trebatzeak Sohütako gelan edo Mauleko Jaï-alaïan egin behar izan  dütü.
Tenis zelaiak osoki berritü dütü Mauleko Herriko Etxeak eta baldintza hoberenetan hasi da Tenis alkarteko sasu berria.
Üda hontan egin ez den "Lizentzien Gabeko Tenis" lehiaketa dagün urteko baieztatürik izan da, ostegün gaüko biltzar nausian. Txapelgoarik üda hontan ez beita izan, ondorioak kontüetan agertzen dira. Gehitüek jakinarazi düe "Ligaren Kopan" parte hartüko düela larrazken eta negü hontan.

Entzün Maryse Laborde, Xiberoko Tenis Club Alkarteko kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan