- Kirola
- Agerraldiak: 3536
ESAIT eta SAM Iratirat so
ESAIT (Eüskal Selekzio baten Aldeko Iritzi Taldea) eta SAMeko pirripita (bizikleta) taldeak berriz ere jüntatü dira Irati Tourraren prestatzeko. Iragan urteko arrakasta ikusirik, aurten bi egünetara lüzatü düe pirripita ibilaldia. Berrikuntza hortaz gain, formüla ez kanbiatzen : bi ibilbide, bata bestea beno aisagoa, eta lehiaketa nahi düenentako baizik eta kilometra gütietan.
Üztailaren 3an, Mauletik abiatüko dira ziklistak Maulerat ützültzeko, eta artean kronometratürik datekean parte bat egitez (nahi düanak erran bezala) Mendibe, Behorlegi eta Aphanizen gainti. Zonbaitek 100 kilometra eginen dütüe, besteek 64. Biharamünean, hor ere Mauletik Maulerat, bena Larraine eta Bagargi zeharkatzez (kronometratürik izateko paradarekin), Burdinkurutzetatik eta Gamiatik iragaitez.
Erran behar da Irati Tourran lasterketa puxka zonbait badira ere, ibilbide kronometratüak ürrentü ondoan, taldeak berriz bat eginen düala, lehenek azkenak egükitzez, denak ber denboran heltzeko gisan. Izenaren emaiteko edo ibilbideak hobeki ezagützeko ikus web güne hau : www.iratikotourra.com.
Entzün SAMeko Jean-Claude Ager :