XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Nahi dena lehiatzen ahalko da Iratiko Tourran üztailaren 3 eta 4an. Bena ESAIT (Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) eta SAM (Sport Athlétique Mauléonais) taldeek alkarrekin antolatü bizikleta ibilbidearen xede nagusia ez da lehiaren sortzea. Iragan urtean egün batez egin zen, bena aurten, parte hartze handia ikusirik, bi egünez dateke eta kilometra haboroekin. Neskenegünean bi ibilbide badirateke zankosagarren araberakoak : bata 60 kilometrakoa eta bestea 100ekoa, Apanizeko lepoa zeharkatüko düana. Xehetarzün güzientako eta izenen emaiteko, klika heben.
Entzün Jean Claude Ager (SAM) :


Entzün Mikel Uzudun (ESAIT)

Ikus, bestalde, Iratiko tourraz egin günüan lehen aurkezpena heben klikatzez.

Régis Claverie.Mauleko rügbi taldea ttipienetarik bat zen Fédérale 1 mailan. Ttipienetarik zen sos aldetik, zeren eta hebenko jokülariek sari berezi zonbaitez gain ez düe soldatarik ükeiten. Beste taldeetan berriz jokülari haboroenak profesionalak dira. Fédérale 1 mailaren goratze hori ikusi dü azken zortzi urteetan Régis Claveriek, Xiberoko Botzean eta Eüskal Irratietan rügbia jarraikitzen düan lagüntzaleak.
Entzün Régis Claverie :


Eta aitzinkontüetan diren diferentziak ere aipatü deizkü. Entzün Régis Claverie :

Zesta puntan, gehitüetako bigerren maila.Xiberotik kanpo hasi zen ostiralean pelotakarien astebürüa, Olueko trinketean jokatü beitzen berezkoen kanporaketa partida bat Frantziako txapelgoan. De Ezkurra eta Etxeberri nagusitü ziren 40 eta 30 Ibarrola eta Ducassouren kuntre.
Ondotik, neskenegünean, Mauleko pelota plazetan bazen partida ejerrik. Alde batetik Jai-Alaian, Kévin Ithürria eta Nicolas Eiheregarai bi finaletan ari ziren ; artekoetan nagusitü ziren Hossegorreko Mickael Lesbat eta Pierre Etxeberriren kontre (35 - 25), eta galdü gehitüetako bigerren mailan Donibane Lohitzünetik jinik ziren Arnaud Sallato xiberotarraren eta Philippe Etxeberriren kontre (35 - 29).
Glaria trinketean aldiz, bi mauletar ari ziren bürüz-bürüka hirugerren mailan, eta Xabi Hegiaphalek 40 eta 26 irabazi züan Romain Escudero. Ondotik, lehen mailan, Marritzeko Alain Hegiabeherek aisa irabazi züan Abarratiako Bixente Oihenarten kontre, 40 eta 19.
Entzün Kévin Ithürria, zesta puntan garaile artekoetan eta galzale gehitüetan :


Entzün zesta puntan gehitüetako bigerren mailan irabazle izan den Arnaud Sallato :

Jente haboro errezebitüko lüke trinket berriak.Atharratzen badira urteak trinketa ez dela baliatürik. Alta, zonbait orit dira lehenago Basabürüko partidetan zonbat jente biltzen zen. Hargatik, SAM Mauleko pelota batarzünak eta Atharraztarrak Atharratzeko pelota batarzünak bat egin düe trinketa zaharberritzeko. Xede handia plantatü düe, bitrezko mürrü bat altxatü gei beitüe eta erran gabe doa, jente haboro errezebitzen ahal lüküan trinketa egin nahi lüküe.
Holako lanek sos behar beitüe, bi pelota batarzünez gain Atharratzeko herriak, Xiberoko herri alkargoak, Akitaniak eta Kontseilü Orokorrak hitz eman düe Gisa hortako bitrezko mürrüa  ükenen lüke.parte hartüko züela.
Xehetarzünentako, entzün Mauleko pelota batarzüneko Philippe Etxegoien :

Aurkezpenean Mixel Etxebest (Mauleko herriko etxea), Mikel Uzkudun (ESAIT) eta Joseph Rekalde (SAM)ESAIT (Eüskal Selekzio baten Aldeko Iritzi Taldea) eta SAMeko pirripita (bizikleta) taldeak berriz ere jüntatü dira Irati Tourraren prestatzeko. Iragan urteko arrakasta ikusirik, aurten bi egünetara lüzatü düe pirripita ibilaldia. Berrikuntza hortaz gain, formüla ez kanbiatzen : bi ibilbide, bata bestea beno aisagoa, eta lehiaketa nahi düenentako baizik eta kilometra gütietan.
Üztailaren 3an, Mauletik abiatüko dira ziklistak Maulerat ützültzeko, eta artean kronometratürik datekean parte bat egitez (nahi düanak erran bezala) Iragan urteko Iratiko Tourraren abiatzea.Mendibe, Behorlegi eta Aphanizen gainti. Zonbaitek 100 kilometra eginen dütüe, besteek 64. Biharamünean, hor ere Mauletik Maulerat, bena Larraine eta Bagargi zeharkatzez (kronometratürik izateko paradarekin), Burdinkurutzetatik eta Gamiatik iragaitez.
Erran behar da Irati Tourran lasterketa puxka zonbait badira ere, ibilbide kronometratüak ürrentü ondoan, taldeak berriz bat eginen düala, lehenek azkenak egükitzez, denak ber denboran heltzeko gisan. Izenaren emaiteko edo ibilbideak hobeki ezagützeko ikus web güne hau : www.iratikotourra.com.
Entzün SAMeko Jean-Claude Ager :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan