XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Mauleko Karaté Klub delakoak emaitzak izenago honak ardietsi dütü  gazteen mailan iragan sasuan eta hasi berri den hontan. Horren berri emanik izan da igaran ostegünean alkarteak egin düan biltzar nausian. Kausitze emaitza horiekin Xiberoko Karate taldea Akitania  eskualdeko talde hoberenetan kokatzen da. Halere, igaran urtean kurtsoak sobera konpetizionen prestatzeko antolatürik izan beitira, gazte frankoek karatea ützi düela aitortü düe ardüradünek. Aurten nahikünte güziak kontütan hartüko dütüe, bi kurso mota eskentzez. Azkenean, Xiberoko Karaté Klub delakoa SAM Omnisport alkartean sartüko da laster bere galtoa honartü bezain fite.

Entzün Battitta Berrogain Karate alkarteko kidea :

Setemer hatsarrean, 60 gazteekin berriz hasi da Xiberoko Tenis eskola. Üda hontan Tenis zelaia arraberritürik izan da eta lanen gatik  nekeziak ezagütü dütü kirol taldeak. Lehiak ez dütü egin ahal izan eta trebatzeak Sohütako gelan edo Mauleko Jaï-alaïan egin behar izan  dütü.
Tenis zelaiak osoki berritü dütü Mauleko Herriko Etxeak eta baldintza hoberenetan hasi da Tenis alkarteko sasu berria.
Üda hontan egin ez den "Lizentzien Gabeko Tenis" lehiaketa dagün urteko baieztatürik izan da, ostegün gaüko biltzar nausian. Txapelgoarik üda hontan ez beita izan, ondorioak kontüetan agertzen dira. Gehitüek jakinarazi düe "Ligaren Kopan" parte hartüko düela larrazken eta negü hontan.

Entzün Maryse Laborde, Xiberoko Tenis Club Alkarteko kidea :

Xiberoko eskühüskako pelota txapelgoa aitzina doa. Igaran arramaiatzeko bigerren mailako finalak igaranik, laurdeneko finalak jokatüko dira agorrilaren 27 eta 28an. Eskühüskako erdi-finalak, Garindaine eta Muskildiko herriko besteen karri setemere 5 eta 12an jokatüko dira. Txapelketaren finala, Urdinarbeko besteen denboran  ürrentüko da setemere 19an . Aurtenko lehiaketak 5 hilabete iraün dü Xiberoko plazen gainti giro hoberenean. Jokülari haboro eta maila goraxago ere ikusi ahal izan da.
Soegin esküinean Webgüneko Berri llabürretan, txapelketako egitaroa

Entzün bi ardüradün Erik Etxart eta Alain Mugordoy :                 

 

Anicet Garricoix da hirugerren aldikotz Mendi tinietako lasterkaldiaren txapeldüna. Neskenegün goizan ehün bat lasterkari balinbazen, 34 baizik heltü dira Maidalenako tinialarat. Denbora ederrari esker sogileak saldoan jin ziren lasterkaldiaren gozatzera eta Xiberotar lasterkarien süstengatzera. Philippe Pérez "Ecurie des cimes" alkarteko antolazalearen araberan lasterkaldi izigarri ederra eta tiran izan da. Neskenegün arratsan Alain Pierrine lehena balinbazen, igandeko lasterketa gogorago eta tiranago igaran da. Salhagainen Garricoix Altzaiarra lehena heltzen bada ere, ondotik Pierrine aitzinean igaraiten zaio eta Mendikota-Suhola arte hortan Garricoix berriz aitzinean jarten da, lehena ürrentzeko Maidalenako tinialarat 5 segunda aitzinarekin Pierrineren etzean.

2010ko lehen bost txapeldünak :
1. Anicet GARRICOIX - Denbora : Oren bat eterdi, 18.6 segunda
2. Alain PIERRINE -     Denbora : Oren bat eterdi, 22.8 segunda. Artea : 4 segunda
3. Guy HOUSSET -     Denbora : Oren bat 31 minüta eta 26 segunda. Artea : 1 mn eta 7 s
4. Louis DRONDE -     Denbora : Oren bat 31 minüta eta 49.7 segunda Artea : 2 mn eta 31 s
5. Didier HIRIBAREN - Denbora : Oren bat 33 minüta eta 13.5 segunda Artea : 2 mn eta 54 s
Entzun Anicet GARRICOIX Mendi tinietako lasterkaldiaren erabazlea :


Entzün Alain Pierrine Mendi tinietako bigerren erabazlea :

Entzün Philippe Pérez Xiberoko Mendi tinietako lasterkaldiaren ardüradüna :

 

Setemearen 3 - 4 eta 5an, Xiberoko 54. Mendi tinietako auto lasterkaldia igaranen da. Segürtantxen aldetik arrau xorrotxak badira eta 3 ardatz handiak : kiroletako neurrien errespetüak - püblikoaren eta gidalarien segürtantxa eta azkenik üngürameneko neurrien errespetatzea. Lasterketaren antolatzeko, Automobil Federazionearen arrauak jarraikirik dira eta bada 2 urte jadanik üngüramena kontütan hartürik dela.  Lasterketak "Natura 2000" sailkatürik diren güne zonbait zeiharkatzen beitü ondorioz, neurri xorrotx zonbait aplikatü beharko dü. Iragan astean, antolazaleak, estadoako zerbütxüak eta Olorueko suprefeta bildü dira, lan bilküra hortan, Mendi tinietako auto lasterketaren antolaketa aztertürik izan da.
Entzün Philippe jamet suprefeta :


Aurten lasterketa ostiralearekin Oloruerik abiatüko da. Neskenegünarekin Iratin egonen da eta igandearekin Maidalenan ürrentüko.
Entzün Philippe Perez Xiberoko Mendi tinietako lasterketaren ardüradüna :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan