Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

2020 KOBLA-Bertso kronikak:
Emankizüna



Aste batez, barantailaren 19 artino iraganen da

"Neska Gaitz" Mendikotako nesken rügbi taldeak 2012 urteko egütegia plazaratü dü. Aurten ere, argazki ederretan ikusten ahal dira neskatilak. 2012ean bigerren mailan jarraikitzen düe mendikotarrek. Nesken talde güti izatez, kilometra hanitx egin behar düe partiden jokatzeko. Ondorioz, fresak handiagoak dütüe. Gastü horier bürü egiteko, ekintza ezberdinak antolatzen dütüe, horietan egütegiaren salmenta. 8 €tan salgei da, Maulen Philippe Etxegoyhen argazki saltegian eta Jean-Marc Haristoy kinearen egongian. Züek ere züen lagüntza ekar, egütegi hau erostez.
2012ko barantailaren 11tik-19ala iraganen den Essor Basque bizikleta lasterkaren ibilbidea presentatürik izan da Maulen. Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberoa zeiharkatüko dü berriz. Sei egünaldiz Bidaxüne, Kanbo, Üztaritze, Azkaine, Hendaia, Donibane-Garazi, Donapaleü Larzabale eta Maulen gainti ibiliko da. Beste urtez bezala, ez da Maulerik abiatüko bena aldi hontan heben ürrentüko. Frantziako talde azkarrenak beren sasuaren prestatzera jinen dira eta horietan Frantziako taldearen parte hartzea baieztatürik izan da. Natur Gaz taldeak dü Euskal Herria ordezkatüko.
Denen behar da Basabürüan bizitzeko eta Basabürüaren biziarazteko. Abentüaren 17ean arratsarekin, Zibero Sports alkarteko familia handiak, aihari bat eta soinü bat Trikia taldearekin antolatzen dütü Ligiko salan. Kirol alkarteek jenteen arteko harremanen garatzeko inportentzia handia düe eta Basabürüan Zibero Sports alkarteak dü kargü hori betetzen. Alkarteak 200 jokülari biltzen eta ariarazten dütü urte orotan. Lagüntzaleak beren aldetik kirol mailan ez badira inplikatzen, sponsor xerkatzen, matahame edo bixkotx egiten eta saltzen ari dira beti, alkarteko kontüak plomatü nahian. Neskenegüneko gaüaldia kausitürik izan dadin, kümita lüzatürik zaizüe, Zibero Sport alkartea eta Basabürüa bizi ditian.
Pattar handietan ere, laster honean dabil Xiberoko ziklisma. Azken urteetan Mauleko ziklisma batarzünako ardüradünek egin dütüen indarrak, frutüak emaiten ari direla erakustsirik izan da, alkartearen biltzar nausian. Alde batetik, ardüradün berriak sartzen dira batarzünean eta bestetik, herri aüzoetarik lasterkari gazteak artekoen mailako taldearen azkartzeko hüilantzen dira. Ondorioz, ziklisma eskola orano hobeki joanarazten ahal da eta artekoen taldean 9 gazte izatez, Hego Eüskal-Herriko lasterketetan parte hartzen ahalko dü Xiberoko taldeak. 2012an Ezpeize-Ündüreiñe, Garindaiñe, Ahüzki, Maule, Nabarrekoxe ala Iratiko Tourra üsatü bezalako lasterkak antolatüko dütüela baieztatürik izan da eta Essor Basque delakoaren lasterka lehentze Maulen ürrentüko dela jakinarazirik izan da biltzarrean.

