XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Üda oroz bezala, Mauleko Zesta Punta lehiaka hasiko da. Hebentik aitzina agorrila artino, ostegün oroz Zesta-Puntako partidak izanen dira Mauleko Jai-Alaian.
Lehen partida üztailaren 21ean, Maule Hiriko lehiakaren kuntü jokatüko da. Ondotik, Profesionalaren aldi date agorrilan eta finala handia agorrilaren 26an jokatüko da ostiralearekin eta ez ostegünez üsatzen den bezala.

Entzün Christian Tanco SAM Pelota batarzünakoa :

Agorrilaren 6an hasiko da Xiberoko Eskü Hüskako IV.Txapelketa Altzain. Hiru maila ezberdineko zoin gehiagoka eder bat da Xiberoko plazetan ibiliko dena. Hala nola, partidak izanen dira Santa-Grazin, Pagolan, Bildozen, Garindaiñen, Müskildin eta Urdiñarben. Txapelgoako antolatzaileek biltzar bat antolatü düe eta jadanik xehetarzün zonbait eman deizküe.

Entzün Erik Etxart Urdiñarbetarra, Xiberoko Eskü-Hüskako antolazaletarik bat :

Xiberoan, Eüskal Herriko 3 gerren Zikloturistaren ützülia antolatzen düe ESAITek eta Mauleko Ziklismo batarzünak üztailaren 2 eta 3an. Üztailaren 2an neskenegünarekin, Mauletik abiatürik, Oskaxe, Mendibe, eta Apanizetik iragaitez 85 kilometroko ützülüa egiten ahalko da. Igantearekin aldiz, beti Maulerik abiatüz, Oskaxe, Gamia, Burdinkürützeta, Bagargi, Larraine, Izarbe eta Atarratzerik iragaitez, 148 kilometrokoa dateke ützülia. Zikloturista ützüli hau nahi düenentako zabalik da, igantez edo noiztenka txirrindula egiten düenentako. Ez da zoin gehiagoka bat, nahiz eta patar zonbait baizik ez diren kronometratürik izanen. Artean, izenak emaiten ahal dira, « iratikotourra.com » internet günean.

Entzün Jean-Claude Aguerre Mauleko Ziklismo Batarzünako ardüradüna :

Bizikleta ala txirrindula zale franko egürükirik dira bihar eta etzi, Xibero eta Baxenafarroako bideetan, Eüskal-Herriko 3. Zikloturista ützülian parte hartzeko. ESAIT eta Mauleko Ziklismo Batarzünak antolatzen dütüen bi ibilbideak, lagünen artean emeki emeki egin daitezke edo lasterka, balentria txerkatzez. Üztailaren 2an Mauletik abiatüko dira goizanko 10.30etan, Oskaxe, Mendibe, eta Apanizetik iragaitez 85 kilometroko ützülia egiten ahalko da. Igantean aldiz, goizanko 9etan beti Maulerik abiatüz, Oskaxe, Gamia, Burdinkürützeta, Bagargi, Larraiñe, Izarbe eta Atarratzerik iragaitez, 148 kilometrokoa dateke ützülia. Izenak orano « iratikotourra.com » internet günean emaiten ahal dira, edo egün bakotx abiatzea aitzin.

Entzün Jean-Claude Aguerre Mauleko Ziklisma batarzünako kidea :

Betiko ahalekin, Federale bateko aitzinkontü ttipienarekin eta heben formatürik jokülariekin, sasu berri bat prestatzen ari da Mauleko SAM Rügbi taldea. Iragan den sasu bezalako sasu honaren egitea esperantxa erakutsi düe taldeko ardüradünek beren biltzar nausian. Iragan sasuaz lehen taldeak mailaren etxekitzea lortü düala ohartetxekiko dügü, baita ere bereziki Reichel B mailan artekoek irabazi düen Frantziako txapelgoa. Dagün urtean, talde hortarik gazte zonbaitek lehen taldea azkartüko düe. Bestalde, orai artino Colomier, Bezier ala Graullet bezalako taldeetan ari izan den Thomas Pochelu Maulen ariko dela jakinarazirik izan da. Zoin multxoan eta zer taldeekin ariko diren ez bada orano jakinik, sasu gogorra dateke düdarik batere gabe. Bena gazteen ekarpenarekin eta Mauleko taldeari ezagützen zaion gogoarekin, balentrüak eginen dütüe berriz segürki.

Entzün Beñat Queheille SAM Rügbi alkarteko bürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan