Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Gure Herriaren Historia, Robert Elissondorekin
Emankizüna

2025 Üdako artxibo kronika
Artxiboan



Atharratzen badira urteak trinketa ez dela baliatürik. Alta, zonbait orit dira lehenago Basabürüko partidetan zonbat jente biltzen zen. Hargatik, SAM Mauleko pelota batarzünak eta Atharraztarrak Atharratzeko pelota batarzünak bat egin düe trinketa zaharberritzeko. Xede handia plantatü düe, bitrezko mürrü bat altxatü gei beitüe eta erran gabe doa, jente haboro errezebitzen ahal lüküan trinketa egin nahi lüküe.
parte hartüko züela.
Xiberotik kanpo hasi zen ostiralean pelotakarien astebürüa, Olueko trinketean jokatü beitzen berezkoen kanporaketa partida bat Frantziako txapelgoan. De Ezkurra eta Etxeberri nagusitü ziren 40 eta 30 Ibarrola eta Ducassouren kuntre.
Rügbia ez da gizonen afera. Azken urteetan, Neska gaitzek ontsa erakutsi düe beren balioa Mendikotako rügbi zelaian. Hatsarrea gaitza izan bazen, trebatzeko denbora hartü düe, taldea handitü, eta orai kausitzen dütüen emaitzak ez dira ahalkegarriak. Bena Mendikotako neskatilen rügbi taldea ez da kirol emaitzetara mügatzen. Gizon talde haboroenek ez bezala, beren gastü ezberdinen pagatzeko berek dütüe sos ütürriak atzamaiten. Iragan urtean hasi ziren, eta aurten ere egütegi bat saltzen ari dira. Iragan urtean erri egingarria nahi izan züen egin, aurten berriz -ikus argazkia- feminitatea agerrarazi nahi izan düela erran deigüe. Entzün Christelle Harislur, taldeko kidea :
ESAIT (Eüskal Selekzio baten Aldeko Iritzi Taldea) eta SAMeko pirripita (bizikleta) taldeak berriz ere jüntatü dira Irati Tourraren prestatzeko. Iragan urteko arrakasta ikusirik, aurten bi egünetara lüzatü düe pirripita ibilaldia. Berrikuntza hortaz gain, formüla ez kanbiatzen : bi ibilbide, bata bestea beno aisagoa, eta lehiaketa nahi düenentako baizik eta kilometra gütietan.
Mendibe, Behorlegi eta Aphanizen gainti. Zonbaitek 100 kilometra eginen dütüe, besteek 64. Biharamünean, hor ere Mauletik Maulerat, bena Larraine eta Bagargi zeharkatzez (kronometratürik izateko paradarekin), Burdinkurutzetatik eta Gamiatik iragaitez.
Karkailak haurrentako antolatzen düan ondoko hitzordüa astelehenean (abentüaren 21ean) izanen da Kemen alkarteko Jose Perezekin. Pagolan bizi den gizon horrek arte martzialak erakasten dütü, eta eüskaraz. Egitaraua adinaren arabera antolatürik izanen da Mauleko karate gelan : 


