Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Zinema gelako egitaraua
Emankizüna
Internet Haut-Débit itzal güneetan diren 26 herrietan
Artxiboan



Mauleko ziklisma batarzünak, sekülako emaitzak ardietsi dütü aurten, bena arrenkürrak ere aitzinkontüen aldetik, hona zer ohart etxekitzen ahal den azaroaren 9an Urdiñarben egin den biltzar nausiaz. Berhogei lasterkalari dütü orai kirol taldeak eta lortü dütüen emaitzen artean, Jeremie Cobarous-ek irabazi dütüan Akitania eta Departamentüko txapelgoetaz oritüko gira. Kontüen aldetik nekeziak ezagütü dütü Ziklisma batarzünak, bena Mauleko Herriko Etxeak eman düan sos lagüntzari esker eta antolatü dütüen jeiek ekarri dütüen sos sartzeeri esker kontüen plomatzea heltü dira.
Agusti Waltary eta Patrick Oçafrain nausitü dira Garindainen, Laurent Lambert eta Thierry Etxeto-ren kontre 40/28, aste ondarrean jokatü den eskü hüxka Elite Pro 8. lehiakaren finalean. Waltary-k forma eskas erakutsi bazüan ostiraleko erdi finalean, finalean aldiz indartsü izan da eta Patrick Ozafrain-en lagüntzarekin ez dü düdatü. Garindaintarrak alkarte antolatzaileko ardüradünak botzik agertü dira aurtengo lehiakaz. Püblikoa nonbrean hüilantü da, 400 bat ostiralean, 300 bat igantean eta pilotakariek maila hona erakutsi düe.
Ostiral eta igante hontan jokatüko da Garindaineko Urrupean trinketeko elite pro mailako 8. txapelgoa. Memento hontako pilotakari hoberenak ariko dira aurten. Ostiralean 19etan Waltari Ozafrain, Sorhuet Harismendi-ren etzean dirateke lehen erdi finalean eta ondotik Larretxea Battitte Ducassou, Laurent Lanbert eta Etxetoren kontre. Finala igante goizan 11etan jokatüko da, xüxenean jarraikitzen ahalko dena Xiberoko Botzean Dominika Agergarai gure lagüntzaileari esker. Aintzin partidan 10etan Latxere Ithurralde, Elissiry eta Christy-ren kontre ariko dira. Ondotik leküan berean bazkaltzeko interesatürik direnek leküa etxekitzen ahal düe 05 59 28 88 13 zenbakian.
Esquiule Athletic Club pilota batarzüna berriak, estrena besta antolatzen dü neskenegünean. Düala urte zonbait « Eskiulatarrak » pelota batarzüna desagertü zen eta orai pelota elkarte baten bersortzea gogo bat bazen. 55 kide badira jadanik eta 80etara heltzeko esperantxa düe. Herriko arrabotüa eta trinketea baliatüko düe, baita ere Barkoxeko esker pareta. Tresnekin jokatzen diren sailak, pala antxa, larrüzkoa eta balina eta xarea proposatzen dütüe.
Frantziako tracteur-pulling txapelgoako finala, igantean iraganen da Sohütan. Hitzordüa, Xanpo lizeoko ikasleek düe antolatzen, pentsatzen ahal den bezala mekanika maite beitüe eta hari lotürik diren kirol bereziak ere. Tracteur-pulling kirol mekaniko hortan, tracteur beriziek animaleko karga tiratü behar düe, ahal bezain ürrün. Igantean 30 bat parte hartzale badirateke. 

