Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Sendabelarren bidean
Emankizüna

TUMATXA 2019/01/23a
Artxiboan



Laugerren aldikoz segidan irabazi düe Dronde aitasemeek Xiberoko Mendi Tinietako Auto Lasterketa.Aste ondar güzian jaun eta jabe izan dira, eta minüta bat eta 28 segunda abantziarekin ürrentü düe Manu Castan-ren aitzinean. Urrutia anaiak hirugerren leküan sailkatü dira. Irabazte historikoa da aurtenkoa düdarik gabe, orai artino nehorek ez beitzüan lau aldiz segidan irabazi. Dagün urtean, Xiberoko Mendi Tinietako Auto Lasterketa 60. urte bürüa ospatüko dü.Nola bizitü düen lasterketa erraiten deiküe Pier Pol eta Louis Drondek, eta Jean bernard Pinque antolazaileak:
Xiberoko eskü hüska txapelgoako lehen final erdiak, Garindainen, Herriko besten karietara jokatüko dira aste ondar hontan. Bena kasü beste urteer konparatüz kanbiamen badirateke. Lehen mailako final erdia neskenegünean jokatüko da arrestiriko 18etan. Mixel Latxere eta Peio Ginxandut, Christophe Cigarroa eta Ximun Luku-en kontre ariko dira.
Igande hontan hasirik, gure kirol hitzordüak oro arra hasten dira.
59 gerren mendi tinietako lasterkaldia abiatzen da maulerik ostirale hontan. Hiru egünez, urte oroz üsatzen den bezala ralia Xiberoan kurritüko da ralizaleen plazerantako. 97 parte harzale dirateke aurten. Eta berriz gaitzeko güdüka dateke lehen lekiarentako. Hiru dira aurten Jean Aguerren ber heinian heltzen ahal direnak: Anicet Garicoix, Louis Dronde eta Orategaray. Jean Bernard Pinque antolakuntza arrünkuak zoin diren eta seküla ez dila halako heina ikusi ralian erraiten deikü :
Mendikotako Rugby taldeak galdü egin dü 4. Seriako Frantziako txapelgoako finala Paris XO taldearen eretzean, Surgères herrian 23/24. Partida güzian azkarki güdükatü dira eta pausan aitzinean baldin baziren, Paristaren esperientziak pezü haundia üken dü partidaren ürrentzean. Xiberotarrak püntü ttipi batez galtzen düe, beren indar güziak ezarri ondoan. Hala ere abentüra izugarria izan da Mendikotako jokolari gazte horientako eta baliagarria izanen ere ondoko urteetanko.

