XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Argazkia : Philippe Duhalde.Españako biazkako txapelgoaren kontü, neskenegün hontan Mauleko Ororena Jaï-alaïean multxoko partidak jokatüko dira. Aurten halako partidak jadanik Hendaian eta Garazin jokatü ziren, eta Xiberoala lehentze gertatüko da.Txapelgoako 9. egunaldi hortan Xala eta Zubieta, Urrutikoetxea Beroiz-en kontre ariko dira. Joaneko partidan Xala eta Zubieta nausitü  ziren 22-20. Erran gabe doa neskenegüneko partida, final erdietan sailkatzeko zinez inportanta dela. Aintzin partidan 17etan, Aspe eta Asegarse empresetako jokulariak badirateke ere, Jaka eta Rezusta, Lemuno eta Larunbe-ren kontre ariko dira. 
Pilota haütatzea egin zen asteartean eta kari hortara egin alkarrizketak hor dütüzüe.
Yves Sallaberri "Xala" :

 
Mikel Urrutikoetxea : 

Mattin Albizu : 
 

Balentria egin düe Mauleko Futbol taldeko jokalariek, Bordelako Girondins-eko 2. taldearen kontre 3 / 2 irabaztez, neskenegünean Mauleko zelaian, Akitaniako koparen final 16.netan. Partida oso gaizki hasi züen alta, 20 minütaren bürüan 0 / 2 galtzen züen, gero gol bat ezarri düe pausa aitzin, 1 / 2, eta 2. denboraldian dominatürik izan dira bena berdintzea kausitü düe partida ürrentü aitzin. Lüzapenak jokatü dütüe eta pübliko güzia penaltietara joanen zirela uste züalarik 3. gola sartü düe bost minüta baizik ez zirelarik gelditzen. Püblikoa, jokolariak, trebazaileak eta ardüradün güziak zorionaz gainditürik birilkatü dira zelai erdian beren balentriaren ospatzeko. Agerriko orai noren kontre ariko diren final zortzigarrenetan, anartean abentüra jarraikitzen dü Mauletarrentako.
Jokülariak, trebazaleak eta ardüradünak :

Akitaniako Koparen kontü, bera beno 5 maila gorago ari den Biscarrosse-n kontre ari zen neskenegünean Mauleko futbol taldea. Nahiz partida gogorra izan, azkenean lüzapenetan Maulek irabazi dü 2 eta 1. Bana penalti sartürik , jokalariak sartü dira aldageletan, eta lüzapenen lehen partean, Allande Üthürralt-ek gol eder bat sartü dü, eta honi esker finala 16.entako sailkatü da Maule. Biscarrossekoek korpitz eta teknikaz Maule beno hobeagoak zirela erakutsi balin badüe ere, Mauletarrek erakutsi alkartarzün eta perestütasünak dü diferentzia egin...
Jakes Jaragoyen taldeko ardüradüna :


Andde Etxecopar jokolaria : 

Argazkia : Pierre Alex Mauleko futbol taldeak, Akitaniako koparen karietara Biscarrosse goitü züalarik finala 32. karietan, ondoko ützüliko talde gotor bat desiratzen züan. Alde hortarik erraiten ahal da zerbütxatürik izan direla, ezen, Bordeleko Girondins-eko bigerren taldea beitüe lehiakide kopako finala 16.etan. Bi taldeen artean, 7 maila diferentzia bada. Neskenegünean date partida 14.30etan Maulen. Jakes Jaragoyen taldeko ardüradünak dio Maulek xantza ttipittot bat badüela, Girondins taldea oso gazte beita, eta güti bat enerbatzen badira zerbait egin ahal leitekela. Dei berezia egiten dü Xiberotarrer saldoan jin ditian taldearen süstengatzera, saihetseko zinka eta uhatxek odol emaiten düelakoz jokolarier.
Jakes Jaragoyen taldeko ardüradüna :

Mauleko ziklisma batarzünak, sekülako emaitzak ardietsi dütü aurten, bena arrenkürrak ere aitzinkontüen aldetik, hona zer ohart etxekitzen ahal den azaroaren 9an Urdiñarben egin den biltzar nausiaz. Berhogei lasterkalari dütü orai kirol taldeak eta lortü dütüen emaitzen artean, Jeremie Cobarous-ek irabazi dütüan Akitania eta Departamentüko txapelgoetaz oritüko gira. Kontüen aldetik nekeziak ezagütü dütü Ziklisma batarzünak, bena Mauleko Herriko Etxeak eman düan sos lagüntzari esker eta antolatü dütüen jeiek ekarri dütüen sos sartzeeri esker kontüen plomatzea heltü dira.
Jean Claude Aguer ziklisma batarzünaren ardüradüna :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan