XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Xiberoko Txapelgoaren finalak jokatü dira aste ondarrean Urdiñarben. Lehen mailako finalean, Mixel Latxere, kolpatürik zen Maxime Etxeverri-ren ordez ari izan dena eta Bixente Larralde nagusitü dira, Sébastien Gonzalez eta Marco Berazategi-ren kontre 30/24. Finala ederra jokatü da, nonbre haundian jinik zen püblikoaren aitzinean.
Bixente Larralde, Michel Latxere, Sébastien Gonzalez mintzo :

222 lizenziadün eta erdia beno haboro neskatila Atarratzeko Ziberoan !!
Osagarri honean dela alkartea erakusten düe zenbaki horiek eta emaitzek zenbakiak baieztatzen dütüe.
Lehen ekipa nazional 2alat goiti joaiten da sekülazko balentia egin ondoan eta erreserba ere goiti joanen da.
Gazteen aldetik emaitzak orrokorki baikor dira ere.
Halere Benat Bidart presidentak bere kargüa ütziko dü eta aste hontan president berriaren izena jakin behar günüke.

Benat Bidart:

Neskenegünean, Xiberotarrak taldeak irabazi dü Xiberoko Ützüliaren lehen edizionea, 5 oren eta 23 minutaz.
Bostnaka 37 talde ari izan dira, hots 185 lasterkalari, Xibero, Biarno eta Landesetakoak haboxik.
Denbora fresko eta ebitsü izanik, lasterkalariek ez düe sobera sufritü, bena Xiberoko bazter ederrak ez dütüe sobera gozatü ahal izan.
Hala izanik ere so egile franko izan dira bide bazterretan lasterkalarien süstengatzeko.
Antolatzaleak botzik agertü dira lehen edizione hontaz eta eskertü nahi izan dütüe antolakuntzan lagüntü dütüen Xiberoko alkarte ezbardinak eta dagün urteko kümita lüzatü düe…..denbora ederrarekin!!
Maylis Houret:


Nicolas Duplaa:

Mauleko zankobaloko taldeak Biltzar nausia züan igaran ostiralean.
Urte izigarri hona ürrentü berri düe, bereziki gazteen aldetik; 15 /17/eta 19 urtekoek txapeldün ürrentü beitüe.
 Bestalde gehitüek ere Akitania mailan jarraikitzen düe, partida ejer elibaten ikusteko parada eskeintzen dü horrat hüllantzen diren 100bat ikusleer.
Lizentziadün edo kideen aldetik ere beti gora joaiten da aurten 211 kidekin.
Untsalaz hein hori gora joaiten jarraikiko dü projeta ejerrik beitu SAM zanbaloak, Argia kolejioarekin “sport etude”  edo kirol ikasketa adibidez.
Francis Fidèle SAM zankobaloi taldeko idazkaria:



Iragan igantean hasirik da Xiberoko Eskü Hüxka 9. Txapelgoa Maule Gaineko bestetan.
Aurten 9 herriko arrabotüetan jokatüko dira partidak eta orotarat hiru mailetan 64 pilotakari ariko dira.
Agorrilaren 13an hasiko da lehen mailako txapelgoa Sohütan final laurdenetan, Santa Grazi, Altzürükü, eta Liginaga dirateke beste final laurdenak.
Beste urtez bezala erdi finalak Garindaine eta Muskildin jokatüko dira, finala Urdiñarben datekealarik setemerearen 18an.
Hanartean, Üztailan eta agorrila hatsarrean Oihergi, Aloze eta Mitikilen iraganen da 2. Eta 3. Mailako txapelgoa.
Alain Mugordoy :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan