Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Bertso kronikak
Emankizüna
Xiberoko Botza Interneten
Artxiboan



Sohütako Eperra ikastolak aspaldiko partez kantaldi bat antolatzen dü neskenegün hontan (urtarrilaren 23) Sohütako elizan, gaüko 9etan. Hatsarrean ikastolako haurrak ariko dira kantan, horietarik zonbait jadanik Haur Kantu Txapelketan eman zütüen kantoreekin. Ondotik aurkezpen beharrik ez düen Amaren Alabak ariko dira, eta heben pean entzüngei düzüen kantore bat ere emanen düe Jean Mixel Bedaxagarrekin batean. Ondotik, Jean Mixel Bedaxagarrek bere azken lana (Auñamendi) aurkeztüko dü, adixkide eta etxenkoez lagüntürik (Erramun Martikorena, Mixel Arotze eta Johañe Bedaxagar).
"Bohémiens" libürüarekin (Gatuzain argitaletxea) Nicole Lougarot Xiberoko maskaraden zentzü ezezagün baten ikertzen hasi zen. Tziganoek Europan gainti egin bidajeetarik, beren ihauteriak hainbat herri eta eskualdeetan gureganatü dütügüla erraiten züan. Hortaz gain, paraleloan ezarri zütüan tziganoen bazterketa soziala eta maskaradetan emaiten zeien ütxüra "txarra" (gaistoak, zikinak...). Libürüa argitaratü ondoan, bere ikerketen ütürria bisitatü dü, Moldavian, eta zehazki Errumanian. Han ere maskaradak egin dütüe negü hontan, eta erraiten zeigüna erakusten deigü orai han hartü argazkiekin. Hebenko kargüen parekoak atzaman dütü han. 

Uztaro alkartearekin arte atelierretan ebilten direnek beren lanak erakusten dütüe Ondarearen etxean iragan ostiralaz (urtarrilaren 15) geroz. Estrenaldian bereziki haurrak harro ziren, bena gehitüek ere Uztarorekin egin lanak erakutsi dütüe. Margoak, marrazkiak, zizelketak eta "collage"ak erakusten dütüe turisma bülegoaren alde gainean. Argazkietan ageri den bezala, artista gazteenek beren lanen aurkezpen labürrak ere egin dütüe Gonzalo Etxebarria beren erakaslearekin batean, beren etxekoen eta beste ikusleen aitzinean. Gure mikroan ere mintzatü dira. 






Larraintarrek aste batez gibeltü behar izan züen lehen emanaldia elürrarengatik, bena merexi züan egükitzeak. Barrikada hausteak ebiaren pean egin behar izan dütüe igantean (urtarrilaren 17), bena egüerditik aitzina goxo zen kanpoan egoitea. Aroak lagüntürik beraz, bena maskarada ejerra emanik ere, arrakasta gaitza kausitü düe lehen emanaldi honekin. 


Elürra erori da Xiberoan aste hontan, eta Larrañetik üken dütügün azken berrien arabera, hogei bat zentrimentra badira maskaradakarien herrian. Gibeltzea deliberatü düe beraz, eta Gamere-Zihigarat joaiteko partez Larrañen emanen düe maskarada dagün igantean (urtarrilaren 17).

