XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Gatuzain argitaletxeak Xiberoko kültüraren geroaz eztabaidatzea proposatzen dü. Aitzineko lau hitz-ordüetan egin bezala, Gatuzainekin libürü bat argitaratü düen idazleak bildüko dira Urdiñarben, beren iritzia eman eta jenteekin eztabaidatzeko. Xiberoko geia, erran bezala hau da : "Xiberoko kültüra, nolako geroa ?". Ikuspegi ezberdinetarik ariko dira ihardesten Nicole Lougarot (Bohémiens), Robert "Pipas" Larrandabürü (Xiberoa, mendia eta kültüra) eta Hélène Etchecopar Etchart (Théâtres basques).
Ostegünean izanen da (azaroaren 26), Bil Xokoak Urdiñarben düan egoitzan, Junuenean gaüko 8.30tan.
Aitzineko mahai-üngürüetan Espainiako gerra zibila, ipar Eüskal Herriko mugimendü abertzalea, eüskaraz idazteak edo etxebizitzak sortzen dütüan arrenkürak aipatürik izan dira. Hartzea Lopez-Arana, Gatuzain argitaletxeko kideari aitzineko eztabaiden bildüma gisako bat galtegin deiogü.
Entzün arrapostüa :

Mauleko Ondarearen etxean ikusten ahal dira Jokin Hullin xiberotar gaztearen margolanak. Erran deigünaz bi urte iragan dütü margotzen, eta ibilbide horren helmüga da erakusketa hau. Taulak ez dira denak estilo berekoak, heben ezarri dütügün zonbaitek erakusten düen gisan. Erakusketa urtarrilaren 2 artino ikusgei da.
Entzün Jokin Hullinentako zer den erakusketa hau :

Benito Lertxundik dü aurtenko Agosti Xaho saria ükenen. Haren aitzinetik Jean Mixel Bedaxagar, Junes Casenave, Daniel Landart, Jean Louis Davant eta Txomin Peillenek üken züen. Kantari gipuzkoarrak plazaratü dütüan hamasei disketan behin eta berriz ageri da Xiberoa eta Nafarroarekiko düan lotüra. Segürrenik hargatik dü Agosti Xahok omentü nahi.
Neskenegünean kantaldi bat emanen dü eta ondotik dü esküetan hartüko Agosti Xaho saria. Bizkaiako Zalla herrian izanen da gaüko 8 orenetan.
Entzün Benito Lertxundi Xiberoaz elestatzen :

Pier Pol Berzaitz, Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandiaren hitzekin eta Théâtre du Versant antzerki taldeak emanik ikusgei dateke neskenegün hontan Diaspora bidaian antzezlana. Eüskal Herritik kanpo bizi diren eüskaldünen historiari hersatüko dira antzezleak, bena ez hortara bera.

Entzün antzerki taldeko Benoit Etcheverry :



Hitzordüa emanik zaizüe Barkoxeko elizan neskenegünean (azaroaren 21), gaüko 9 orenetan.

Eusko Ikaskuntzak kümitatürik, pastoral idazle eta errejent zonbait bildü dira Barkoxen iragan astean. Egünaldia Jean-Louis Davanten mintzaldiarekin hasi zen, pastoralaren historia züalarik ardatz. Ondotik, idazleak bildü ziren mahain-üngürüan (peko argazkia), eta lehenik bakotxak esplikatü züan nola hasi zen pastoral idazten. Hortarik landa, patoralen üngürüko arrenküra zonbait aipatürik izan ziren.

Eüskara

Zenbakiek argi erakusten düe eüskararen erabilpena ez dela hobetzen ari Xibero hontan. Mixel Etxekoparrek bere ofizioko zenbakiak aipatü zütüan ; erakasle ibiltaria da, eta dütüan 250 ikasleetarik 5 eüskaldünak dira. Haatik, pastorala heltzen delarik, üdüri lüke herrian eüskaldün konzientzia bat pizten dela, edo erranik izan zen bezala, zonbaitek pastoral egünean hala agertü nahi düe hasteko. Pier Paul Berzaitzek mezarekin konparazione bat ere egin züan, erraitez mezak latiz emaiten zirelarik, jenteek kantoreak kantatzen zütüela deüs ere konprenitü gabe. Galtore batekin jarraiki behar litzatekean eztabaida da : norat bürüz doa pastorala eüskara galtzen bada ?
Pastoral geiak
Aipatürik izan zen pastoral zonbaiten geiak merexi lüküela arra hartürik izatea, hala nola Matalaz, Eskiulan eta Parisen bera emanik izan beitzen. Bena eüskaldün züjetak agortzen ari ote direnez ere aipatü delarik, kanpoko geiak elkibide izaten ahal liratekeala erranik izan da. Bena hori, eta beste aipageiak funtsean, beste eztabaida zonbaiten abiapüntü izaten ahalko dira geroan ere.
Dena den, Xiberoko Botzak mintzaldiak beren osotarzünean hedatüko dütü. Hasteko dagün asteartean (azaroaren 24an) Jean-Louis Davanten mintzaldia pastoralen historiaz.
Entzün Jean-Louis Davanten mintzaldiaren hatsarrea :


Entzün idazleak nola hasi ziren pastoral idazten :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan