XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Mauleko herriko etxeak, kültür ardüradün den Béatrice Lahargoue haütetsiaren ahotik, horra den ikasurteko kültür programazioa aurkeztü dü. Setemearen 26an hasiko da Maule-gaineko plazan eta dagün üda artino lüzatüko da.
Antzerki, zirko edo müsika emanaldiak proposatüko dütüe, bena hütsüne bat ere agerian da, programazio hortan eüskararen leküa ttipia beita. Aurkeztü dütüen hamabost bat hitz-ordüetan, bat baizik ez da eüskarazkoa izanen ; Elirale antzerki taldearen Otto ikusgarria. Eüskarazko ikusgarri güti izanaz argibideak galtegin deitzogü kültür ardüradünari, Béatrice Lahargoueri. Arrapostüa entzün :



Prezio apalagoak

Prezioen aldetik aldiz, herriko etxeak iragan urtean egin indarrak berretsi dütü. Gehitüentako, ikusgarri güzien prezio "normala" 12 eurokoa da. Prefosta, ikasle eta langebeentako apalago dateke, bena audela, abonamentü karta baten hartzeko parada ere izanen da. Ürrietaren 15 gabe hartzen ahal da herriko etxean, eta hiru ikusgarrien izenak eman beharko dira, segürtatzez horien ikustera joanen dela galtazalea. Horri esker, ikusgarri güziak 10 euro pagatüko dütü abonatüak, 12 euroren partez. Xehetarzünak Béatrice Lahargoueren ahotik :

Kültüraldia, erran bezala, setemearen 26an hasiko da Maule-gaineko plazan. Tokia antzerki taldearen "L'élixir des frères Grooms" eta Kilikolo zirko taldearen "Bi" ikusgarria ikusten ahalko dira. Ikasurte osoko egitaraua ikusteko, klika heben pean "haboro irakurri".

Biharko Lürraren Alkarteak (BLE) Asünak egünaldiak antolatzen dütü azken urte hauetan. Laborantxa biologikoaren ikuspegi ezberdinak jorratzen dira bereziki Hazparnen, han merkatü bat ere egiten beita.
Bena aurten, egünaldi horiek Maulerat ere heltüko dira, "Sans terres et sans reproches" filma ikusgei beitateke ostirale hontan. Gaüko 9 orenetan hasiko da Mauleko zerbütxü güneko Irati gelan, Stéphanie Lemoin filmaren egilea hor datekealarik filmaz eztabaidatzeko.
Heben proposatzen deizüegü filmaren aurkezpena :

{dmotion}x6fghx{/dmotion}

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan