XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Urte oroz Xiberoko gaü eskolak antolatzen düan ikastaldia Maulen, Agerrian eginen da aurten. Agorrilaren 2tik 6ealat, goiz oroz kurtsoak izanen dira lehen mailatik alfabetatze heinealat, eta arrestietan atelierrak badirateke (ikusten ahal düzüen bideoa 2007ko ikastaldian eginik izan zen).
Ikastaldia 265 € pagatüko düe langileek eta 220 € langile prekarioek, langabetüek ala ikasleek. Jakin behar da halere herri alkargoatik eta eüskararen erakunde püblikotik sos lagüntzak ükeiten ahal direla. Izenak üztailaren 16eko eman behar dira ondoko zenbakian : 05 59 19 18 44.
Entzün Ekaitz Mazusta, gaü eskolako lagüntzailea :


Ikus 2007ko ikastaldiko bideo hau :
{youtube}iuxqI5RBChA{/youtube}

Maddi OihenartMaddi Oihenartek Juantxo Zeberiorekin batean plazaratü berri düan diskak Baldi dü izena, eta hitzaren erranahi desbardinetarik "ümil" haütatü dü barkoxtarrak. Hitzen egile haboroenak idazle ezagünak dira : Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Itxaro Borda, Leire Bilbao edo Joxean Artze. Horietaz gain, hiru kantore xiberotarrez dira : Bortü Txoria Alexis Etxekopar "Attuli" zenarena, Plañu niz eta Maddi Oihenartek berak idatzi Hitz bat kantorea. Aldi hontan No-Cd Records argitaletxearekin plazaratü dü diska.
Maddi Oihenartek Juantxo Zeberio aurkeztü deigü lehenik :


Entzün "Attuli"ren Bortü Txoria :

Zortzigerren urtean ere, Maiatza tauladan antzerki festibalak arrakasta üken dü. Ostegüna haurrentako izan zen, eta ikusgarri ezberdinetan gelak bete ziren. Ostiralean, estrena ofizialarentako, ikusgarrien arrakastaz gain egünaldi ejerra ere izan zen. Neskenegünean, ülüntzeko ikusgarrientako (mimak eta zirkoa) Mauleko erdigüneko aparkaleküa jentez gainezka beterik zen. Igantean aldiz, ebiarengatik ikusgarririk ez zen kanpoan egin. Dena den, antolatzaileetan den Michel Fouché, Tokia antzerki taldeko langilearen erranetan, lau egüneko formüla kanbiatzea pentsatü beharko düe ; lagüntzaileak zinez akitürik ziren igantean aitzineko egünetan egin lanarengatik.
Entzün Michel Fouchék egin düan bilana :


Entzün Txoborro magoa, jenteen artean :

Entzün Herensüge sorkuntzaren parte bat :

Entzün jenteen erranak neskenegün gaüan :



Gursen egon ziren eüskal herritarren historia ez da historia libürü hanitxetan atzamaiten ahal. Ez dadin ahatzerik izan, Jean Claude Larrondek mintzaldiak emaiten dütü ezker-esküin. Ostirale hontan (arramaiatzaren 4an) Etxahun alkarteak kümitatürik, berriz aipatüko dü nola estatü espainolan frankismoaren kontre borrokatü züen jenteak Gursen preso sartürik izan ziren. Aipatüko dü ere nola Lapurdiko jauntto batek errefüsiatu errepüblikarren kontrako sarekada bat antolatü züan.
Hemen entzüten ahal düzüe mintzaldiaren llabürpena. Jean Claude Larronde :

Jean Pierre Luro "Ttuttu", Jean Bordaxar, Robert Larrandabürü eta Jean Noël PinqueJean Bordaxar, Robert Larrandabürü, Jean Noël Pinque eta Jean Pierre Luro "Tuttu" kantaldi andana batetan ebili dira azken urteetan. Horietarik batetan, Usurbilen, mikroak ez ziren bozgoragailüetara bera joaiten. Grabatürik izan zen kantaldi hura, iragan abentüan, diska bilakatu dü Elkar argitaletxeak. "Argizagiak argitzen dizü", "Aidea sano" edo "Ai ardoa" bezalako kantore ezagünez gain, Jean Bordaxarrek idatzi kantore zonbait badira, hala nola "Eüskara zertako". Diska horren aurkeztera jin zaigü Jean Bordaxar.
Entzün diskaren aurkezpena (kantore batekin artean) :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan