Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Potiko Beltza
Emankizüna



Igantean, barantailaren 6an hasiko dira Santa-Graziko gazteek eskentüko deizküen maskaradak. Lehen barrikada 9tan date, jei nausia aldiz, 4etan xüxen Kasernako plazan Santa-Grazin. Jadanik, Xiberoko Botzako mikro horietan, Laurent Chübürük erran zeikün, nekeziak üken zütüela maskarada horien builtarazteko, alde batetik eüskara zakitenen heiña ürria zelakoz, eta bestetik nahi bezain beste motiko ez zelakoz agertü. Neskatilek haien leküak bete dütüe, eta gisa horrez, haien presentziak kanbio ere ekarri dü maskaradari. Ez dira bestordüz bezain basa, eta plaza joküetan, bide eta ideia berrien ekarle ere izan dira neskatila horik. Hiru hilabeteko ützüli hori gozatü nahi düe xahakotar gazteek, beren artean hobeki ezagützeko, bena ere zeiharkatüko dütüen herrietako jenteen ezagützeko ere.
Maskaraden sasua hüilantzen zaikü eta dakizüen bezala Santa Graziko gazteek deizküe aurtenkoak eskentüko. Lehena dagün barantailaren 6an date Santa-Grazin. Parada hortaz baliatü da Nicole Lougarot Moldaviako maskaradetaz egin düan bideoaren plazaratzeko. Düala urte bat, Nicole Lougarot « Bohémiens » libürüaren idazlea, Errumaniako Moldavialat joan zen hanko maskaraden filmatzera, egite handia beitüe Xiberoko maskaradekin. Filma xüme hortan, maskaradetan Tziganoen ekarpena argiki ikusten ahal da. Xiberoko maskaradak ezagützen dütüenentako da filma hori, haatik, ez dütü hebenko maskaradak erakusten bena bien arteko konparaketa egiten ahal da. Berrogei ta bat minüta iraüten dü filmak, frantses eta eüskarazko berzioneak proposatürik dira. Mauleko Herri Ekoizpen saltegian eta Hebentikenean edireiten ahal da “Tziganoak eta maskaradak” bideoa.

Bi urtetarik bezala, Korrika hüilantzen ari zaikü. 17 gerren
Üsü entzüten da Xiberoan eta bestetan ere holako erranak, "eüskara etxen ikastea aski dela edo hobe dela", "eskoletan ez dela egiazko eüskara erakasten" eta beste. Xiberoko parropiako « Zeiñützülian » kazetan 2010eko azaroako alean, « 


