XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Molièren antzerki ezagün bat ikusgei dateke Mauleko zinema gelan ostirale hontan. "Les précieuses ridicules" antzerkiaren emaileak Jean-Philippe Daguerrek züzentzen düan taldeko antzezleak izanen dira. Hori beno lehen Molièren beste komedia bat jokatüko düe : "La comtesse d'Escarbagnas". Xehetarzün haboro ükenen düzüe Mauleko kültür teknikalaria entzütez, Christelle Mange :

Iragan neskenegünean 50 bat bildü ginen (kontatürik) Urdiñarbeko Xistera ostatüan lau bertsolarien behatzeko... apairü ezinago hon batetarik landa halere. Xumai Murua, Sustrai Colina, Mixel Aire "Xalbador" eta Eneritz Zabaleta bertsolariekin ontsa erri egin züen hor zirenek. TTK gai emaile lanetan ari izan zen, eta zonbait aldiz ez zen aisa bertsolariek egin beharrekoa. Entzün adibidez nola kantatü züen xiberotar hitz zonbaiten erranahia asmatü behar üken züelarik :

edo ikus youtuben heben klikatzez.
Beste bertso zonbait bideoan behatzen ahal dütützüe heben pean. Eta güziak entzün nahi badütützüe, ez hüts egin Punttuka emankizüna, astearte hontan ülüntzeko 7 orenetan.
{youtube}96ZyEnJ6gwE{/youtube}

Ostirale hontako beste hitzordüa dügü hau. Ozke xiberotar taldea ariko da lehenik Pagolako herriko gelan, eta ondotik Berri Txarrak talde ezagüna. Segi gazte erakundeak dü kontzertü hau antolatzen, Gazteria Aitzina deitü kanpainaren baitan. Goizik heltzen direnek pintxoak ükenen dütüe, trikitilariekin.
Txomin Catalogne Segiko kidearekin mintzatü gira kontzertü honen iragarteko, eta paradaz baliatü gira aste hontako beste berri baten aipatzeko. Baionako auzitegiak Segiko hiru kide epaitü dütü bandera frantsesak elkitzeagatik. Kondena bat balitz, martxoan ezagütüko litzateke.
Entzün Txomin Catalogne epaiketaz mintzo :


Oraikoan entzün Pagolako kontzertüaz mintzo :

Entzün Gorka, Berri Txarrak taldeko kantaria :

Eta ikus azken diskaren izena düan kantorearen bideoa, Payola :
{youtube}qOn4YBtZ93E{/youtube}

Argindarrik (elektrizitaterik) gabe hasi baziren ere, Basabürüko ihauteek jente hanitx ekarri düe berriz ere Atharratzera. Bezperako haize azkarrak ez züan beraz besta zankaz-gora ezarri. Erran behar da halere igantean zelüa zohardi zela, bero egiten züala ere, eta aitzineko urteez bezala, ez zirela güti besta egiteko gogoarekin eta maskatürik hüilantü ziren jenteak. Hitzez beno hobeki bideo ttipi honekin emanen deizüegü iganteko bestaren berri :

{youtube}jfJk1zXfmVo{/youtube}

Mauleko kültür sailak, kontseilü nagusiko sos lagüntza berezi bat dela medio, aurtenko ikusgarri zonbait Mauletik kanpo eramanen dütüe. Ostirale hontako (barantailaren 19) zirko gaüaldia horietarik da, Onizepeko denen gelan izanen beita. Lehen partean Italiatik jin Manoviva taldearen txontxongiloak edo marionetak dirateke, familia batek joanarazirik. Hortarik landa berriz, trapezio bikote gisa aurkeztürik den emazte bakar bat ariko da.
Bi parteen aurkezpena egin deigü Mauleko kültür teknikalaria den Christelle Mangek :



Sartze bat irabazten ahal düzüe artikülü hontako oharretan galto honi ihardestez : Onizepeko gelak berezitarzün bat badü. Zoin da ?
Joküan parte hartzeko züen egiazko mail helbidea idatz (gük baizik ez dügü ikusiko).
Manoviva taldearen lan baten bideoa ikus :
{youtube}5vfSu1bgbBg{/youtube}

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan