XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Maskaradakariak azken kantorearen emaiten ariLarraintarrek aste batez gibeltü behar izan züen lehen emanaldia elürrarengatik, bena merexi züan egükitzeak. Barrikada hausteak ebiaren pean egin behar izan dütüe igantean (urtarrilaren 17), bena egüerditik aitzina goxo zen kanpoan egoitea. Aroak lagüntürik beraz, bena maskarada ejerra emanik ere, arrakasta gaitza kausitü düe lehen emanaldi honekin.
Entzün jenteek errana maskaradatik landa :

Larrañeko plaza eliza gainetik ikusirikSei entseñariak dantzanSo egileak Kauteren joküari so

Argazki haboro badira, heben pean "haboro irakurri" klikatzez ikusten ahal direnak.

Uztaro alkartearekin arte atelierretan ebilten direnek beren lanak erakusten dütüe Ondarearen etxean iragan ostiralaz (urtarrilaren 15) geroz. Estrenaldian bereziki haurrak harro ziren, bena gehitüek ere Uztarorekin egin lanak erakutsi dütüe. Margoak, marrazkiak, zizelketak eta "collage"ak erakusten dütüe turisma bülegoaren alde gainean. Argazkietan ageri den bezala, artista gazteenek beren lanen aurkezpen labürrak ere egin dütüe Gonzalo Etxebarria beren erakaslearekin batean, beren etxekoen eta beste ikusleen aitzinean. Gure mikroan ere mintzatü dira.
Entzün haurrak :


Entzün Gonzalo Etxebarria :

Gonzalo Etxebarria ezkerrean bere ikasle zonbaitekin ondoanJente hanitx bazen estrena egünean

Txomin Peillen xiberotar idazle eta ikerlariari eman nahi deio Eusko Ikaskuntzak 2009ko Manuel Lekuona saria. Parisen sortü bazen ere, Peillenek bere lanen parte handi bat Xiberoaz egin dü. 45 bat argitalpen badütü orai artino plazaratürik, eta aste hontan Eüskal Irratietan erran deigünaz, orano argitaratü gei dütüan lanak ere badütü prestik.
Txomin Peillenen biografia eta bibliografia heben klikatzez
Argia kasetak egin zeion alkarrizketa bat heben irakurgei
Entzün Eüskal Irratietan eman ele zonbait, bere lanaz :

Elürra erori da Xiberoan aste hontan, eta Larrañetik üken dütügün azken berrien arabera, hogei bat zentrimentra badira maskaradakarien herrian. Gibeltzea deliberatü düe beraz, eta Gamere-Zihigarat joaiteko partez Larrañen emanen düe maskarada dagün igantean (urtarrilaren 17).

Igante hontan hasiko dira 2010eko maskaradak Larrainen. Azken mustraka ostirale hontan eginen badüe ere, iragan neskenegünean talde osoa Larraineko trinketean bildürik zen. Apirilaren 18an azken maskaradak Larrainen eman beno lehen, 12 herrietarik iraganen dira (datak pean dira). Artean, taldearen aurkezpena egiteko tenorea jin da.
Kargü nagusiak beteko dütüenak ondokoak dira. Kabana handia Allande Etxeto izanen da, eta Pitxu bere lagüntzale erri egingarria, Mathieu Bengotxea. Buhame jauna aldiz Hervé Ameztoi dateke. Beltzen ondotik aipa ditzagün gorri zonbait. Hasteko, peko soinüan behatzen ahalko düzüen Jauna Nicolas Bengotxea da, eta haren Anderea Mirentxu Camy. Laboraria eta Laborarisa Pette Etxebest eta Christelle Elgoien izanen dira, eta haren ahizpa Nadine Elgoien Xorrotxa dateke Ximun Akozeberrirekin batean. Azkenik Kerestuak Beñat Borthelle eta Jüje Akozeberri dirateke.
Azken aipamen bat ere Xorrotxen berset egilearentako, Jean-Dominique Iriartentako, eta Xorrotxen kantorearen ahaidearen egilearentako, Laurentx Oihenartentako. Maskaradako azken kantorea aldiz (hitzak eta ahaidea) Robert Larrandabürük hontürik da.
Bi hitz ürrentzeko igante hontako maskaradaz : barrikada haustea 9.30tan izanen da, eta azken barrikadatik landa segidan emanen da plazako ikusgarria. Ondoko aldietan berriz, üsantxa den bezala, arrestiriko 3.30tan emanen da maskarada, bazkaltü ondoan.
Entzün Nicolas Bengotxea, Jauna :

Urtarrilan : 10an : Larraine. 17an : Gamere. 24an : Ligi. 31an : Atharratze.

Barantailan : 7an : Eskiula. 14an : Muskildi. 21an : Arrokiaga.

Martxoan : 7an : Altzürükü. 14an : Altzai. 21an : Santa Grazi. 28an : Aloze

Apirilan : 4an : Barkoxe. 11an : Urdiñarbe. 18an : Larraine
Mathieu Bengotxea eta Allande Etxeto (Pitxu eta Kabana)Xorrotxak : Ximun Akozeberri eta Nadine Elgoien
Arizaleak buhameen joküari soBuhameak eta Buhame Jauna, Hervé AmeztoiKabana handia bizkarrez

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan