Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Zinema gelako egitaraua
Emankizüna



Telebistarik landa, eskualdeko zinemak dira nümerikoala iragaiten. Maiatzaren 11an Mauleko Zinema gelan, lehen filma nümerikoa hedatü da eta ez nola nahikoa 3 neurri edo dimenzionetan. Berridüra honek gastü bat ekarten dü, lüneta bakotxak 40€ balio beitü eta filma hedagailüak 115.000€, Mauleko herriak erosi düana. Inbestizamentü berri honek kanbiamenak ekarriko dütü, alde batetik, irudiaren kalitatea hobetüko da eta bestetik, filmak lehentxago errezibitüko dütüe numerizatürik. Filma berri haboro hedatzen ahal düküe 3 dimenzionetan eta hautüa handitüko zaie.

Dantzari Ttiki mugimentü izan da iragan neskenegünean, Atarratzerik Maulerat behar izan beita jin ebiaren gatik. Dantzari Ttiki Iparraldeko Dantzari Ttippien algarretatzeak 1 000 bat dantzari bildü dü. Goizan Basabürüko 4 herrietan eta Maulen baziren, arrestiriko jei nausia ez düe Atarratzeko arrabotüan egin ahal izan bena Mauleko Jai-Alaian. Ebiaren gatik, 2 500 bat jente tinkatü dira Jai-Alaian bete betean. Dantzari Ttikik bere importantzia badü dantzari gazteentako aitzina jarraikitzeko. Horrengatik, ait’amak, sogileak eta lagüntzaleak saldoan bildü dira eta beren süstengüa erakutsi düe. Arrakasta ederra üken dü Dantzari Ttikik Xiberoan eta antolazaleak Iparraldeko Dantzarien Biltzarra eta Aintzindariak botzik agertü dira.

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak "Dantzari Ttiki" antolatzen dü urte oroz, iparraldeko herri edo hiri batean. Eüskal-Herriko ohizko dantzak ikasten ari diren haur eta gazteak biltzen dütü algarretatze honek eta aurten Atharratzen antolatürik da maiatzaren 7an neskenegünarekin. Aintzindariak batarzünarekin antolatzen da egünaldia eta goizan, Maulen, Altzain, Irurin, Atharratzen eta Ligi-Atherin bildüko dira iparralde güziko haurrak eta algarren ezagütza egin ondoan, algarrekin janen düe kanpoan.
Dantza elizala ekarten dü
Iragan üdan Barkoxen filmatürik izan den « Jour de Pastorale » dokümentala lehentze hedatürik date ostiralean, maiatzaren 6an 21etan Barkoxeko elizan. Jean-Philippe Clarac eta Olivier Deloeuil antzerki züzendariak dira filmaren idazleak eta egileak. « Xahakoa » pastorala aitzin eta lehen emanaldiaren denboran hartürik irudiekin eta egin elkarrizketekin osatürik da 52 minütako dokümental hori. Pastorala zer den eta bereziki herri bat nola bizi den pastoralaren erritmoan erakusten dü « Jour de Pastorale » dokümentala horrek. Filmaren egileekin mintzatzen ahalko da maiatzaren 6an lehen hedapen hortan, bestelan maiatzaren 14ean 15.25etan hedatüko da France 3 telebixta katean.

